Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Auto autonomo

2018/05/10 Elhuyar

Aste honetan auto autonomoari buruz aritu gara Teknopolisen. Auto-mota hori izendatzeko hainbat modu ditugu: auto robotikoa, gidaririk gabeko autoa, auto autogidatua… 

Teknologiak aurrera egin ahala, autonomo adjektiboa duen terminoak hartu du indarra, bai euskaraz, bai inguruko erdaretan:

eu: auto autonomo

es: coche autónomo

fr: voiture autonome

en:  autonomous car

Autonomo hitzaren esanahiak ondo biltzen du auto horien nolakotasuna. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, «autonomia duena» da autonomoa, eta autonomia, berriz, «norbaitek edo zerbaitek bere kabuz aritzeko duen askatasuna edo askatasun maila» da (bigarren adiera). Ibilgailuez mintzatuz, «erabakiak hartzeko ahalmena duena» ere gehituko genioke. Teknopolisen erreportaje honetan dioten bezala, «non gogoa, han gurpila».

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia