Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Arto

2018/03/16 Elhuyar

Barbara McClintock artoari galdezka ibili zela jakin dugu istorio eder honi esker. Ia bizitza osoa eman zuen Barbarak artoaren kromosomak eta geneak aztertzen. Eta guk geure buruari egin diogu galdera: zein da arto hitzaren jatorria?

Bitxia da, maileguak baliatu izan baititugu Ameriketatik ekarritako bestelako jakiak euskaraz izendatzeko, hala nola patata, tomatea eta ahuakatea. Aldiz, arto hitzaren kasuan, inguruko erdaretara jotzen badugu, ikusiko dugu zerealaren izena jatorrizko mai- hitz-hasierarekin osatzen dela: gaztelaniaz maíz, frantsesez maïs, ingelesez maize (cornez gain), alemanez Mais. Horien etimologia tainozko mahis hitza bide da.

Orduan, zergatik ez dugu mailegua hartu euskaraz? Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian topatu dugu argibidea. Antza, zereala Ameriketatik ekarri baino lehenago, gaztelaniazko mijo esateko erabiltzen zen arto hitza euskaraz. Egun, artatxiki dugu mijo euskaraz esateko ordain nagusia. Halere, bada mai‘ erroa mantendu duen hitz eratorririk: mailasto.

Bide batez, bazenekien euskal musikan hain ezaguna den Zea Mays taldearen izena artoaren latinezko izendapena dela?

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia