}

Zementua erradiografiatzeko makina

1997/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Australiako Mineral Control Instrumentation etxeak fabrikara zinta garraiatzailean sartzen diren oinarrizko materialak erradiografiatzeko aparatua prestatu du.

Zementu-fabriketan ateratzen den produktuaren kalitatean zerikusia dute erabiltzen diren karaitzaren eta buztinaren proportzioek eta osagaien purutasunak. Horregatik Australiako Mineral Control Instrumentation etxeak fabrikara zinta garraiatzailean sartzen diren oinarrizko materialak erradiografiatzeko aparatua prestatu du.

Ohizko metodoan laginak hartu eta analizatu egiten dira, baina erradiografiazko hau askoz ere azkarragoa eta fidagarriagoa da. Geoscan izeneko erradiografia-makinaren bidez fabrikazio-prozesua hobeto dosifikatzea lortzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia