Elhuyar zientziaren komunikazioa

Max Perutz biologoa hil da

2002/02/07 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Hemoglobinaren egitura zein den aurkitzeagatik eman zioten Kimikako Nobel saria 1962. urtean.

Atzo hil zen Max Perutz biologo molekularra minbiziak jota. Perutzen ekarpen handiena hemoglobinaren egitura zein den aurkitzea izan zen. Lan hori 1938an burutu zuen. Urte batzuk geroago John Kendrew biokimikariak mioglobinarena aurkitu zuen; lan horiengatik biek jaso zuten Kimikako Nobel saria 1962an. Aipagarria da James Watson eta Crick biologoek 1953an aurkitu zutela ADNaren egitura, eta 1962an jaso Nobel saria. Urte oparoak izan ziren, beraz, biologia molekularrarentzat.

Hemoglobinaren eta mioglobinaren egiturak aurkitzeko, X izpien difrakzioa erabili zuten biologoek; geroztik garrantzi handia hartu du analisi-teknika horrek proteinak ikertzeko. Esparru horren ateak ireki zituzten bi zientzialariak hil dira dagoeneko, Kendrew 1997an hil baitzen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia