}

Lurreko iodo-kantitatea

1994/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gutxitan hartzen da kontutan, baina lurrak duen iodo-kantitatea garrantzitsua da tiroidearentzat eta, oro har, osasunarentzat. Hori da Alemaniako Osasun Ministeritzak gogorarazi duena. Hango lurretan izan ere, iodo gutxi dago eta iodoa nahitaezkoa da tiroide guruinak ongi funtziona dezan. Elikagaiekin hutsune hori ez da behar bezala betetzen, eta, ondorioz, Alemaniako emakume haurdunek edo bularra ematen ari direnek pastiletan hartu behar izaten dute iodoa.

Iodo falta kronikoa denean hipertiroidea izaten da eta ondorioz arnasketan, jatean eztarrian eta abarretan arazoak izaten dira. Alemanian, esaterako, berrogei jaio berritik batek tiroidean arazoak izaten ditu, eta horren eraginez eskeletoa osatzen eta garuna heltzen atzerapenak ere bai.

Koloniako unibertsitateko Harald Schicha doktoreak elikaduran iododun gatza legez ezartzea komeni dela adierazi du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia