}

Jasangarritasuna lantzeko proiektu inspiratzaileak

2024/03/13 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

jasangarritasuna-lantzeko-proiektu-inspiratzaileak
Arg. Pernan Goñi

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, ikasle gazteek mundu errealeko arazo bat konpontzeko edo ikerketa-galdera konplexu bati erantzuteko ariketa egin dezakete, eta, hausnarketaren eta esperimentazioaren bidez, etorkizunerako beharrezkoak izango dituzten gaitasunak eskuratu.

Gelan jasangarritasunarekin erlazionatutako proiektuak eginez, ikasleek gaitasun berdeak garatzen dituzte, beren ingurunea ezagutu eta komunitatearen aldeko erabakiak hartuko dituzten herritar kritiko eta proaktiboak sortzeko bidean. Gainera, horrelako proiektuekin, ez da bakarrik gazteengan eragiten; ingurumen-arloko gaietan ahalduntzean, gazteak aldaketaren protagonista bihur daitezke. Esaterako, ikasleek beren hezkuntza komunitateari eta herritarrei zuzendutako ekintzak egin ditzakete: proiektuen emaitzak azaltzeko aurkezpenak, sentsibilizazio-hitzaldiak, zientzia azoketan parte hartzea...

Proiektu inspiratzaileak ezagutzeko, sakatu hemen.

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia