}

Intsulinaren ordezko substantzia?

1999/05/16 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa

Oraindik baikorregi izateko arrazoirik ez dagoen arren, badirudi diabetea duten gaixoek etorkizun hobea izan dezaketela. Izan ere, Science aldizkariak dioenaren arabera, ikerlari-talde batek intsulinaren eragin bera eta pilula-eran hartzeko aukera izan dezakeen substantzia aurkitu dute.

Intsulina hainbat aminoazidok osatutako peptidoa da, baina aminoazio horiek digestioan desagertu egiten direnez, diabetikoek zainetatik hartu behar izaten dute.
Hemendik aurrera, aldiz, baliteke hori aldatzea, ikerlari-talde batek intsulinaren eragina duen eta ahotik har daitekeen substantzia aurkitu baitu. Kongoko Errepublika Demokratikoan ugari den ontto batetik atera dute substantzia. Laborategian egindako ariketetan ikus ahal izan zenez, intsulinaren antzera jokatzen du substantziak; arratoiekin egindako saiakuntzetan, berriz, odoleko glukosa-kopurua nabarmen jaistarazten zuela ikusi zen.

Ikerketek urte asko beharko duten arren eta 10-15 urteren buruan diabetikoentzat mirarizkoa izan daitekeen pilula lortuko dela pentsatzea gehiegi izango litzatekeen arren, argi dago aurkikuntzak ikerkuntzarako bide berri itxaropentsua ireki dezakeela

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia