}

Gipuzkoako gazteek zientzia-proiektuak erakutsiko dituzte Usurbilen, Elhuyar Zientzia Azoka│Gipuzkoa-n

2024/05/02 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

gipuzkoakoeza

Elhuyar Zientzia Azoka│Gipuzkoa ospatuko da Usurbilen datorren larunbatean, maiatzak 4. Gipuzkoako ikastetxeetako gazteek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izango dute.

Azoka goizeko 11:00an irekiko da eta goiz osoa izango dute gazteek proiektuak aurkezteko.

Ikastetxe hauetako ikasleak izango dira:

  • La Salle (Beasain)
  • Hernani BHI (Hernani)
  • IES Zubiri-Manteo BHI (Donostia)
  • Lizardi BHI (Zarautz)
  • Oriarte BHI (Lasarte-Oria)
  • San Luis La Salle (Donostia)
  • Talaia BHI (Hondarribia)
  • Txindoki BHI (Beasain)
  • Udarregi ikastola (Usurbil)
  • Urretxu-Zumarraga ikastola (Urretxu)
  • Zaragueta IPI (Orio)

 ZATOZ GAZTEEN PROIEKTUAK IKUSTERA!

Antolatzailea

Elhuyar Fundazioa

Babesleak

Usurbilgo udala eta Eusko Jaurlaritza

Laguntzailea

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia