}

Euskal Herria elurtuta, satelitetik

2010/01/14 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Dagoeneko gora egiten ari da elur-maila, eta mendi-tontorretara mugatuta daude paisaia elurtuak Euskal Herri gehienean. Hala ere, oraindik ez zaizkigu oroimenetik ezabatu aurreko asteburuko denboraleak utzitako irudiak. Eta Europako Espazio Agentziaren sateliteek astelehenean ateratako irudi honen bidez ekarri nahi izan ditugu berriz gogora. Euskal Herriaren zati handi bat ageri da laino artean, zuriz jantzita.

Irudia: ESA (Argazkiak.org/ Miravi Euskal Herria/ Creative Commons Aitortu-Partekatu erabilera-baldintzak)

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia