}

Etorkizun desiragarriak irudikatu

2023/12/20 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

etorkizun-desiragarriak-irudikatu
Arg. Pernan Goñi

Zer-nolako mundua lortu nahi den jakiteko, lehenik irudimena aske utzi behar da, eta etorkizunean zer-nolako planeta eta bizimodua nahi den irudikatu. Egungo sistema ezin da izan eredu bakarra; bestela, arazo eta muga berekin topatuko gara. Amets egin, hausnartu eta irudikatu etorkizun desiragarriak…

Alternatiba egingarrietatik harago joan. Irudimena baliatu, eta ausartu ideia berriak proposatzera. Ausartu oraindik ezinezkoa dirudiena irudikatzera! Ihes egin eredu ekonomiko eta kultural kapitalistak ezarri duen iruditeria hegemonikotik. Nahiz eta irudikatutakoak gatazkak agerian utz ditzakeen. Agian, ondo goazen seinale da.

Muga bakarra du etorkizun desiragarriak irudikatzeak: denentzat balio behar du. Ez bada posible mundu guztia horrela bizitzea, ez da etorkizun desiragarria. Eta dibertsitateak tokia izan behar du: gutako bakoitzarentzat izan behar du etorkizun ona; desberdintasuna ezin da bihurtu desberdinkeria.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia