Emozioak ahaztuta
2020/04/04 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Martxoaren 14an, bakartzearen eragin psikologikoei buruzko azterketa bat argitaratu zuen The Lancet medikuntza-aldizkariak. Bezperan agindu zuten konfinamendua Espainian, eta hiru egun geroago, berriz, Frantzian.
Konfinamenduaren helburua osasun-zerbitzuek gainezka ez egitea da, koronabirusak jotako pazienteak ez izatea ospitaleetan eta zaintza intentsiboko unitateetan artatu ditzaketenak baino gehiago. Hori baino lehen emandako prebentzio-neurriek ere osasun fisikoa babestea izan dute lehentasun: eskuak eta gainazalak garbitzea, aurpegia ez ukitzea, pertsonen artean tartea uztea...
Osasun fisikoa zaintzeko ezarritako bakartzeek eta berrogeialdiek, ordea, ondorio psikologikoak dituela erakusten du The Lancet-eko azterketak. SARS, MERS, ebola, H1N1 gripea edo zaldien gripea dela eta ezarri ziren bakartze edo berrogeialdiak ikertu dituzte, eta egoera horretan egon ziren pertsonek gainerakoek baino arazo psikologiko gehiago izan zituztela frogatu dute: estresa, asaldura emozionalak, depresioa, antsietatea, estres postraumatikoa, haserrea, neke emozionala, loezina, eta, batez ere, gogo falta eta suminkortasuna.
Emaitza horietan oinarrituta, buru osasuna zaintzeko aholkuak ere ematen ditu artikuluak: bakartzea ahalik eta laburrena izatea, ondo informatuta egotea, nahiko baliabide izatea, asperdurari aurre egitea eta komunikazioa bermatzea, eskuzabaltasunagatik egitea eta ez behartuta, eta arreta berezia eskaintzea osasun-langileei.
Aholku horiek benetan baliotsuak izan badaitezke ere, konfinamendua ezartzearekin batera emandako agindu, neurri eta aholkuen artean, alderdi psikologikoak ez du ia lekurik, ezta komunikabideetan ere. Hutsune esanguratsua da, Nahia Idoiaga Mondragon psikologiako doktorearen esanean, pandemia inpaktu nabarmena izaten ari baita herritarren emozioetan.
Idoiagak arrisku-krisiek eta osasun-izurriteek gizartean duten eragina aztertu zuen tesian. COVID-19aren krisiarekin, unibertsitateko bere ikasleak aztoratuta zebiltzala ohartu zen. Hala, izurriaren eragin emozionala neurtzea erabaki zuen, baita hezkuntza-zentroak itxi ondoren ere, ikasleengan zein gainerako populazio helduan.
Mila pertsona ingururen datuak bildu eta aztertu ditu, eta hiru dira nagusitzen diren emozioak: beldurra, haserrea eta nekea. Nabarmendu duenez, inpaktua handiagoa da gazteengan nagusiengan baino, nahiz eta azken horiek diren objektiboki osasun-ondorio larrienak pairatzeko arriskua dutenak. Aurretik izandako beste izurrietan ez da hala izan. Gazteek sare sozialen eta komunikabide digitalen bidez jasaten duten bonbardaketari egotzi dio hori.
Beste diferentzia bat da bilau berriak agertu direla; esaterako, ustez ezinbestekoa izan gabe etxetik ateratzen den bizilaguna edo txakurrarekin ibilbide luzeegia egiten duena. Agintariak ez dira arduradun gisa agertzen, eta komunikabideak jotzen dira estresaren eta antsietatearen erantzule nagusitzat. Bestalde, emakumeek gizonek baino gehiago adierazten dituzte beren emozioak.
Idoiagak salatu duenez, konfinamendua ezartzean talde zaurgarrienez ahaztu dira: haurrak, asaldura psikikoak dituzten pertsonak, eta mugikortasuna lehendik mugatuta dutenak. Ez da ulertzekoa zakurrekin salbuespena egitea, eta ez behar bereziak dituzten pertsonekin.
Eta egoerarekin nazkatuta egoteko eta kritiko izateko eskubidea aldarrikatu du. Izan ere, sare sozialetan zabaltzen den irudiaren arabera, badirudi gizarteak arazorik gabe onartu duela egoera, eta gustura dagoela etxeko goxotasunaz gozatzen, gustuko dituen jarduerak egiten, eta balkoira ateratzen. Baina errealitatea ez da hain polita, eta hori adieraztea ere osasungarria da. Osasuna ez baita bakarrik fisikoa; psikikoa eta soziala ere bada.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia