}

Emakumezko erreferenteak

2021/10/05 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

emakumezko-erreferenteak
Arg. Pernan Goñi Olalde

Gazteei STEM erreferente askotarikoak eta egokiak ematea oso garrantzitsua da. Horri esker, gazte gehiagok ikusiko dute euren burua etorkizuneko STEM profesional gisa. Errealitatean, ordea, zientzialaria edo STEM profesionala gizonezko zuri eta buruargi gisa aurkeztu ohi da, eta gazteek, irudi horrekin identifikatuta sentitzen ez direnez, ikasketa horiek baztertu ohi dituzte.

Irudi estereotipatu horrek emakumeengan eragiten du batik bat. Oso gutxitan gertatzen da <<femenino>> (edo oso femenino) gisa definitzen diren neskek STEM ikasketetara jotzea.

Hona hemen gako batzuk:

  • Emakumezko erreferenteek lagundu dezakete nesken STEM diziplinen aldeko interesa pizten.
  • Irakasle emakumezkoek gehiago eragiten omen dute nesken STEMekiko interesa pizten.
  • Bereziki gomendatzen da nesken artean eskolaz kanpoko STEAM jarduerak egitea, edota erreferenteekin jarduerak egitea, hala nola aurrez aurreko bilerak, bideoak edo arrakasta-kasuak erakustea.

STEM emakumeak ezagutzeko Elhuyarren webgune batzuk:

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen