}

Elhuyarrek ikastaroa antolatu du klima-larrialdiaz eta jasangarritasunaz ikasgelan gazteekin hausnartzeko

2023/06/14 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

“Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” EHUren udako ikastaroa eskainiko du Elhuyarrek irailaren 5ean Donostiako Miramar Jauregian, aurrez-aurre eta online.

elhuyarrek-ikastaroa-antolatu-du-klima-larrialdiaz

 

Elhuyarrek jasangarritasuna eta klima-larrialdiaren inguruan hainbat hausnarketa egin ditu 2022-2023 ikasturtean. Hauxek izan dira helburuak:

  • Ikastetxeetan gazteekin ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologiko errealak egiteko ideiak eta praktikak sortzea.
  • Jasangarritasunerako eta klima-larrialdiaren inguruko hausnarketa eta ekintzak sustatzea ikasgelan. Inklusibitaterako eta eraldaketa sozialerako gakoak kontuan hartuta.

Hausnarketetan beste ikertzaile batzuk ere parte hartu dute Elhuyarrekin batera. Eta lanketa horietatik sortutako edukiak jorratzea izango da programaren muina:

  • Ikasgelarako 20 ideia gako, klima-larrialdiaz eta jasangarritasunaz hitz egitean lantzeko. Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Elhuyar Zientzia Unitateko Kultura Zientifikoko arloaren koordinatzailea).
  • Usteak erdiak ustel! Joseba Aldasoro Galán (Elhuyar Zientzia Unitateko STEAM Hezkuntza arloko kidea).
  • Mahai ingurua: Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko, ikerketa errealetan oinarrituta. Moderatzailea: Garazi Andonegi Beristain (Elhuyar Zientzia Unitateko Koordinatzailea. Hizlariak: Arantza Aldezabal Roteta (UPV/EHUko Landare-Biologia eta Ekologia Saileko Irakasle eta FisioKlima-AgroSosT ikerketa-taldeko kidea), Iñaki Sanz Azkue (Aranzadi) eta Cristina Peña Rodriguez (UPV/EHUko Kimikako eta Ingurumeneko Ingeniaritza Saileko irakasle titularra eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Unibertsitate eta Enpresa Gelako zuzendaria).
  • Mahai ingurua: Jasangarritasunerako STEAM proiektuak ikasgeletan. Moderatzailea: Aitziber Lasa Iglesias (Elhuyar Zientzia Unitateko STEAM Hezkuntza Arloko koordinatzailea). Hizlariak: Ana Picallo-Perez (UPV/EHUko ENEDI ikerketa-taldeko ikertzailea), Maite Sagarduy Areizaga (Deustuko Ikastolako irakaslea), Iker Aranjuelo Michelena (CSIC-eko "Nekazaritza jasangarria eta biomonitorizazioa" ikerketa-taldeko ikertzailea) eta Xabier Herrera Calvo (Aralar BHIko irakaslea).
  • Poster-saio irekia: Jasangarritasunerako proiektuen adibideak.

Ikastaroaren inguruko informazio gehiago eta izena emateko sakatu hemen.

Animatu eta parte hartu!

 

Gaiaren inguruko hausnaketak eta edukien sorkuntza Elhuyarrek sustatutako "Gluoien mahaia" proiektuaren baitan egin dira.  Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia