Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde
2021/02/24 Elhuyar Iturria: Elhuyar aldizkaria
2020ko maiatzean, COVID-19aren lehen olatuan, euskal komunitate zientifikoak “Euskal Herria post-COVID-19” agiria plazaratu zuen, ekonomia ekologikoan oinarritutako normaltasun berri bat aldarrikatzen zuena. Helburua zen eztabaida sozial sakona sustatzea, egungo krisi sozioekologikotik eredu ekonomiko erresiliente eta bidezkoago batera igarotzeko. 800 bat euskal zientzialarik, 200 gizarte-eragilek eta milaka pertsonak babestu zuten beren sinadurarekin manifestu horretan adierazitakoa.
Egungo “sindemiak”, gizarte-, ingurumen- eta osasun-faktoreen arteko elkarrekintza negatibo globalak, frogatu du pertsonen eta naturaren zaintzak talka egiten duela egungo metabolismo ekonomikoarekin. Egungo sistema ekonomikoak, muga ekologikoei erreparatu gabe materiale- eta energia-erabileraren hazkunde etengabean oinarrituak, berriro ere erakutsi du oso zaurgarria dela. Haren hedatze-grina balaztarik gabeko tren baten, eta zapalgailu suntsitzaile baten antzekoa da. Planeta finitu batean etengabeko hazkundea bilatzeak arazo ziklikoak eragiten ditu, ekonomikoak, sozialak eta ekologikoak, eragin globala dutenak. Egungo krisia adibide argia da. COVID-19 ez da ustekabean iritsi, komunitate zientifikoak aspaldi ohartarazi du horrelako pandemien arriskua. Klima-krisia eragin duten faktore berberek ekosistema naturalak suntsitzen dituzte, eta pandemia berriak sortzeko aukera areagotzen dute, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Gobernu-arteko Plataformak (IPBES) esan duten gisan.
Diagnostikoa oso argia da. Gizakiak elkarren mendekoak gara, baina eko-mendekoak ere bagara. Ezagutzen dugun bizitzaren jasangarritasuna une historiko kritikoa igarotzen ari da, non hainbat krisi global elkartzen baitira (klima, energia, biodibertsitatea, zainketak, pandemia). Beraz, norabidea aldatzeko eta planeta-mailan ongizatea eta osasuna bermatuko dituen trantsizio sozioekologikoa sustatzeko garaia da. Ekonomia berregituratu egin behar da errenta eta lanpostuak sortzeko. Horretarako, Partha Dasgupta ekonomialariaren txostenak (Erresuma Batuko Ogasun Ministerioak otsailaren hasieran argitaratua) adierazten duen bezala, BPGaren moduko adierazleen protagonismoa murriztu behar da, eta erresilientzia sozio-ekologikoan inbertsioak lehenetsi. Erresilientzian inbertitzeak esan nahi du krisi globalekin lotutako hainbat shock-motatara egokitzeko eta leuntzeko gaitasuna handitzea, ongizatearen funtsezko adierazleei eusteko, hala nola enplegu egonkorrari, ondasun publikoen eskuragarritasunari (hezkuntza, zaintza eta osasuna), ingurumen osasuntsu baten eskubide eta zaintzari, edo elkarri laguntzeko gizarte-sare sendo bati. Pentsamolde-aldaketa hori inoiz baino beharrezkoagoa da giza ongizatea, komunitate-zaintza eta justizia soziala lortzeko. Lanari ekiten ez badiogu, datozen belaunaldiek are zailagoa izango dute aldaketa hori egitea.
Diagnostiko horren aurrean, zer egin dezakegu? Euskal komunitate zientifikoaren parte gisa, uste dugu beharrezkoa dela gogoeta soziala egitea parte hartzen dugun pertsona eta komunitate bakoitzaren gaitasun intelektual, ekonomiko, sozial eta kulturaletatik abiatuta konponbide integralak identifikatzeko. Pandemiaren ondorioz ekonomia gelditu izanak aukera bikaina eskaintzen du ekonomiaren, osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura hurbil, iraunkor eta bidezkoak berrezartzeko. Gogoeta partehartzaile horrek balio behar digu etorkizun erresiliente eta justuan kokatzeko. Horretarako, beharrezkoa da gizarte mailan koordinatzea banakako zein taldekako ekintzak, sektore pribatukoak zein administrazio publikoetakoak.
Gogoeta horren funtsezko alderdi bat da nola bateratu lehentasun indibidualak eta kolektiboak. Azken hilabeteok erakutsi dute kolpearen aurrean gizarte-zaurgarritasunaren maila desberdinak daudela, pertsonen osasunaren eta egoera sozio-ekonomikoaren arabera. Egungoa bezalako uneetan, Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko desoreka sozial handiak ikusten dira, baita herrialde bakoitzeko gizarte-maila desberdinen artekoak ere. Biztanleriak pairatzen dituen eragin desberdinen azaleratzeak argi adierazten du erresilientzia eskasa, banakoen, sektoreen eta gizartearen behar eta lehentasunen artean sortzen diren ezinegonena.
“Normaltasun berria” deitu dugunak koordenatu sozioekologiko erresiliente eta bidezkoetan kokatu behar du. Egoera horretatik indartuta ateratzeko, ezinbestekoak dira partaidetza kolektibotik bilatutako irtenbideak, Administrazioak eta eragile publikoek lagundurikoak, onura kolektiboa norbanakoen nahien aurretik jarriko dutenak, nahiz eta azken hauek zilegiak iruditu. Alde horretatik, kezka handiz ikusten ditugu bi elementu, ongizatea eta planetaren osasuna bermatuko dituen eredu sozioekonomikoari aurre egiten diotenak. Alde batetik, eredu ekonomiko zaharraren bidez ekonomia suspertzeko inertzia, adibidez, ibilgailu pribatuan oinarritutako hipermugikortasuna sustatuz (mendekotasun- eta pilaketa-eredua) mugikortasun iraunkorraren ordez, edo azpiegitura ikonikoak populazioaren sektore handien eguneroko lehentasunen aurrean jarriz. Bestalde, badira gizabanako eta kolektibo sozial bakoitzak “normaltasun berriaren” alde konprometitzeko eta lan egiteko behar duen ahalduntzearen aurka jokatzen duten faktoreak, hala nola beldurra, asperdura eta arazo konplexuei irtenbide sinpleak emateko nahia. Aurrerapen zientifikoak bultzatu behar dira, eta gizartearen parte hartzeko eta antolatzeko gaitasuna sustatu. Auzolan garaia da, lan solidario eta komunitarioaren garaia. Guztion zaintza bilatzen duten lekuko komunitateen erabakimena harmonizatzeko eta balioesteko garaia da.
Testuinguru horretan, hilabete gutxi barru, inbertsio estrategikoak abian jartzeko aukera izango dugu, neurri handi batean Europako funtsen laguntzarekin (Europe Next Generation). Funts horiek kontu handiz esleitu behar dira egungo ekoizpen-eredua ekonomia ekologiko eta, beraz, bidezko eta eraginkorrerantz eraldatzeko, eta emaitzen jarraipena egin behar da. Horretarako, euskal komunitate zientifikoak administrazioek ezarritako berreraikitze-funtsen esleipenari buruzko proposamenak eginez lagundu beharko luke. Ezin diogu tren honi ihes egiten utzi.
SINATZAILEEN ZERRENDA:
1 Agirre Bikuña, Julen - Mondragon Unibertsitatea
2 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar
3 Agirrezabala Mundiñano, Luis - UPV/EHU
4 Aguirrezabal Telleria, Iker - UPV/EHU
5 Aihartza Azurtza, Joxerra - UPV/EHU
6 Akizu-Gardoki, Ortzi - UPV/EHU
7 Alberdi Bidaguren, Jokin - UPV/EHU
8 Albisu Barandiaran, Josune - UPV/EHU
9 Albizu Mallea, Uzuri - UPV/EHU
10 Aldai Elkoro-Iribe, Noelia - UPV/EHU
11 Alegria Loinaz, Iñaki - UEU
12 Aleman Astiz, Beatriz - UPV/EHU
13 Alkorta Agirrezabala, Jon - UPV/EHU
14 Alonso Campos, Germán - UCM
15 Alonso de Mezquia González, David - Mondragon Unibertsitatea
16 Alonso Ruiz de Erentzun Estibaliz - UPV/EHU
17 Alonso, Carlos - Universidad Politécnica de Madrid (UPM)
18 Altuna Erle, Rafael - Mondragon Unibertsitatea
19 Altuna Gabilondo, Larraitz - UPV/EHU
20 Alvarez Agoues, Fermin - Trinity College Dublin
21 Amenabar Perurena, Beñat - UPV/EHU
22 Ametzaga Arregi, Ibone - UPV/EHU
23 Amezaga Etxebarria, Asier - UPV/EHU
24 Amundarain Irizar, Aiert - Ceit
25 Anakabe Iturriaga, Aitziber - UPV/EHU
26 Anakabe Iturriaga, Eneritz - UPV/EHU
27 Andiarena, Ainara - UPV/EHU
28 Andonegi Odriozola, Eider - AZTI
29 Ansorena Barasoain, José Luis - Universidad de La RIoja
30 Antiguedad, Iñaki - UPV/EHU
31 Antoran Diaz, Aitziber - UPV/EHU
32 Apellaniz Valle, Kepa Xabier - UPV/EHU
33 Apodaka Ostaikoetxea, Eduardo - UPV/EHU
34 Aramayo, Roberto R. - CSIC
35 Aranburu Gorrotxategi, Aritz - Mondragon Unibertsitatea
36 Areskurrinaga Mirandona, Efren - UPV/EHU
37 Aretxabala Díez, Antonio - Universidad de Zaragoza
38 Arias Ergueta, Pedro Luis - UPV/EHU
39 Ariño Altuna, Miren - UPV/EHU
40 Aristizabal Llorente, Pilar - UPV/EHU
41 Arizmendi Bastarrika, Jesus M. - UPV/EHU
42 Arkauz Arabaolaza, Javier - Mondragon Unibertsitatea
43 Arlegi Pérez, Ritxar - UPNA/NUP
44 Arlegi, Mikel - UPV/EHU
45 Arregi Murgiondo, Xabier - Mondragon Unibertsitatea
46 Arriaga Azcárate, Amaia - UPNA/NUP
47 Arriaga Telleria, Olatz - UPV/EHU
48 Arrieta Irazabal, Nikole - UPV/EHU
49 Arrieta Valero, Ion - UPV/EHU
50 Arriolabengoa Zubizarreta, Martin - UPV/EHU
51 Arroita Azkarate, Maite - UPV/EHU
52 Artetxe Sánchez, Enara - UPV/EHU
53 Artola Zubillaga, Xabier - UPV/EHU eta UEU
54 Asier Fullaondo Elordui-Zapaterietxe - UPV/EHU
55 Astigarraga Echeverrría, Eugenio - Mondragon Unibertsitatea
56 Atristain Vega, Miren - UPV/EHU
57 Auzmendi Perez de Lazarraga, Ander -
58 Axpe, Eneko - Stanford University
59 Ayerbe Sudupe, Mikel - UPV/EHU
60 Azkarate Iturbe, Oxel - Mondragon Unibertsitatea
61 Azkarraga-Etxagibel, Joseba - UPV/EHU
62 Azkarraga, Joseba - UPV/EHU
63 Azkune Torres, Jon - UPV/EHU
64 Aznarez Masquelin, Celina - BC3 - Basque Centre for Climate Change
65 Aznárez Mauleón, Mónica - Universidad Pública de Navarra
66 Azpillaga Goenaga, Patxi - UPV/EHU
67 Balza Tardaguila, Irene - UPV/EHU
68 Baña García, Zuriñe - UPV/EHU
69 Barandiaran, Xabier - UPV/EHU
70 Barañano Mentxaka, Ilaski - UPV/EHU
71 Barcena, Iñaki - UPV/EHU
72 Barinaga-Rementeria Zabaleta, Itziar - UPV/EHU
73 Barredo Zuriarrain, Juan - UPV/EHU
74 Barrenetxea Mínguez, Lucía - Universidad de Deusto
75 Barrutia Etxebarria, Xabier - UPV/EHU
76 Barrutia Sarasua, Oihana - UPV/EHU
77 Bastarrika Izagirre, Aitor - UPV/EHU
78 Basurko Pérez de Arenaza, Izaro - UPV/EHU
79 Begiristain, Mirene - UPV/EHU
80 Berasategi Zeberio, Miren - Universidad de Deusto
81 Bereziartua Etxeberria, Garbiñe - UPV/EHU
82 Bermejo, Roberto - UPV/EHU
83 Berrio-Otxoa Otxoa de Angiozar, Kontxesi - UPV/EHU
84 Bidaurratzaga Aurre, Eduardo - UPV/EHU
85 Bidaurrazaga Vandierdonck, Angel - UPV/EHU
86 Bilbao Arribas, Martin - UPV/EHU
87 Bilbao Castellanos, Eider - UPV/EHU
88 Bilbao Catalá, Jose Ramon - UPV/EHU - Biocrucres Bizkaia
89 Bilbao Eraña, Ainara - UPV/EHU
90 Blanco Aguilera, Ricardo - Mondragon Unibertsitatea
91 Blas Mendoza, Asier - UPV/EHU
92 Bodego Aldasoro, Arantxa - UPV/EHU
93 Bollain Urbieta, Julen - UPV/EHU
94 Bornaetxea Estela, Txomin - UPV/EHU
95 Boyero Gonzalez, Luz - UPV/EHU
96 Bueno Mendieta, Gorka - UPV/EHU
97 Bullen, Margaret - UPV/EHU
98 Cajaraville Bereziartua, Miren P - UPV/EHU
99 Calzada, Igor - Cardiff University
100 Camblong Ruiz, Haritza - UPV/EHU
101 Camino Lertxundi, Iñaki - UPV/EHU
102 Campos Celador, Álvaro - UPV/EHU
103 Campos López, Teresa - UPV/EHU
104 Campos Rubio, Arantza - UPV/EHU
105 Cancio Uriarte, Ibon - UPV/EHU
106 Caño Pérez, Lidia - UPV/EHU
107 Carmen Marín Ruiz - UPV/EHU
108 Carmona Igartua, Unai - Mondragon Unibertsitatea
109 Caro Aramendia, Amaia - UPV/EHU
110 Carpintero Martin, Ana - Mondragon Unibertsitatea
111 Casado da Rocha, Antonio - UPV/EHU
112 Casado-Mansilla, Diego - Universidad de Deusto
113 Castroviejo Miró, Elena - UPV/EHU
114 Cearreta, Alejandro - UPV/EHU
115 Chicharro, Alicia - UPNA/NUP
116 Compains Silva, Eneko - UPV/EHU
117 Cruz Enrique Borges Hernández - Universidad de Deusto
118 Cuende de Francisco, Elsa - AZTI
119 Cuesta Zabaljauregui, Mikel - Mondragon Unibertsitatea
120 Dalmau Arrese, Salvador - Universidad de Navarra
121 De la Cal Barredo, Mª Luz - UPV/EHU
122 De la Cruz Ayuso, Cristina - Universidad de Deusto
123 De Meatza Fernandez, Iratxe - CIDETEC
124 De Miguel Calvo, Estibaliz - UPV/EHU
125 Del Amo Castro, Ion Andoni - UPV/EHU
126 del Campo Pena, Andrea - AZTI
127 Del Castillo Aira, Itxaso - UPV/EHU
128 del Olmo Alonso, Saioa - UPV/EHU
129 Diaz de Cerio Arruabarrena, Oihane - UPV/EHU
130 Diaz de Gereñu Lasaga, Leire - UPV/EHU
131 Diaz de Ilarraza Aramberri, Mikel - UPV/EHU
132 Diez Cañamero, Borja - Mondragon Unibertsitatea
133 Díez, Joserra - UPV/EHU
134 Dorronsoro, Guillermo - Universidad de Deusto
135 Egizabal Ollokiegi, Diego - Mondragon Unibertsitatea
136 Eguia Lopez, Pablo - UPV/EHU
137 Eguren Alustiza, Imanol - Mondragon Unibertsitatea
138 Elias Ortega, Ángel - UPV/EHU
139 Elizondo Alzola, Usue - BioCruces
140 Elordieta Alcibar, Arantzazu - UPV/EHU
141 Elorriaga Arandia, Jon Ander - UPV/EHU
142 Elorrieta Sanz, Berezi - UB
143 Elosegi, Arturo - UPV/EHU
144 Erauskin Tolosa, Artitzar - UPV/EHU
145 Erauskin-Extramiana, Maite - AZTI BRTA
146 Erdozain Fernández, Amaia Maite - UPV/EHU
147 Erdozain Ibarra, Maitane - University of New Brunswick
148 Erkoreka, Anton - UPV/EHU
149 Eskisabel Larrañaga, Idurre - UPV/EHU
150 Esnaola Arribillaga, Iratxe - Universidad de Deusto
151 Esnaola Arruti, Aritz - Mondragon Unibertsitatea
152 Esnaola Illarreta, Amaiur - UPV/EHU
153 Esteban, Raquel - UPV/EHU
154 Estensoro Garcia, Miren - Orkestra-Deustoko Unibertsitatea
155 Etxano Gandariasbeitia, Iker - UPV/EHU
156 Etxebarria Loizate Nestor - UPV/EHU
157 Etxebarria Ozamiz, Gorka - UPV/EHU
158 Etxeberria Agiriano, Arantza - UPV/EHU
159 Etxeberria Bereziartua, Eneko - UPV/EHU
160 Etxeberria Elorza, Leire - Mondragon Unibertsitatea
161 Etxeberria Okariz, Mikel - Aranzadi Zientzia Elkartea
162 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar
163 Etxezarreta Etxarri, Aitziber - UPV/EHU
164 Etxezarreta Etxarri, Enekoitz - UPV/EHU
165 Ezpeleta Gallastegi, Enaitz - Mondragon Unibertsitatea
166 Fernandez Arroiabe Txapartegi, Peru - Mondragon Unibertsitatea
167 Fernandez Astobiza, Itxaso - UPV/EHU
168 Fernandez de Labastida Medina, Ixone - UPV/EHU
169 Fernández González, Almudena - Universidad de Deusto
170 Fernández Jiménez, Nora - UPV/EHU
171 Gabiola Arrizubieta, Esther - UPV/EHU
172 Gaintza Jauregi, Zuriñe - UPV/EHU
173 Gainza Barrenkua, Xabier - UPV/EHU
174 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar
175 Gallo Hermosa, Blanca - UPV/EHU
176 Gandarias Goikoetxea, Itziar - Universidad de Deusto
177 Garagarza Cambra, Aitor - UPV/EHU
178 Garai Artetxe, Estitxu - UPV/EHU
179 García Alonso, Oihana - UPV/EHU
180 García del Caño, Gontzal - UPV/EHU
181 Garcia Etxebarria, Koldo - Udako Euskal Unibertsitatea
182 García Lupiola, Asier - UPV-EHU
183 García Otero, Enara - UPV/EHU
184 García Rodríguez, David - UPV/EHU
185 Garcia, Juan Felix - Mondragon Unibertsitatea
186 Garcia, Oihane - UPV/EHU
187 Garin Atorrasagasti, Inazio - UPV/EHU
188 Garmendia Albarracin, Joseba Mikel - UPV-EHU
189 Garmendia Altuna, Joseba - Aranzadi Zientzia Elkartea
190 Garmendia Oleaga, Eneko - UPV/EHU
191 Goirigolzarri Garaizar, Jone - Universidad de Deusto
192 Goiuri Alberdi Aresti - UPV/EHU
193 Gómez López, Ricardo - UPV/EHU
194 Gonzalez Abrisketa, Marian - UPV/EHU
195 González Abrisketa, Olatz - UPV/EHU
196 González de Audikana de la Hera, Juan Manuel - Universidad de Deusto
197 Gonzalez Gurrutxaga, itziar - UPV/EHU
198 Gorostidi Bidaurrazaga, Izaro - UPV/EHU
199 Gurrutxaga Rekondo, Guillermo - UPV/EHU
200 Gutiérrez Goiria, Jorge - UPV/EHU
201 Gutierrez Paz, Arantza - UPV/EHU
202 Gutiérrez Porset, Jose Daniel - UPV/EHU
203 Herce Lezeta, Beñat - Mondragon Unibertsitatea
204 Heredia Deba, Shuyana Ainara - Wetsus/ University of Twente
205 Hernández Bernal, Jorge - UPV/EHU
206 Hernández Simal, Iratxe - UPV/EHU
207 Hernandez, Xabi - Mondragon Unibertsitatea
208 Herrero Méndez, Asier - UPV/EHU
209 Hoyos, David - UPV/EHU
210 Huegun Burgos, Asier - UPV/EHU
211 Ibarluzea Maurolagoitia Jesús - BIODONOSTIA
212 Ibarra Murillo, Martin - UPNA/NUP
213 Idoiaga, Petxo - UPV/EHU
214 Illarramendi Rezabal, Miren - Mondragon Unibertsitatea
215 Imaz Bengoetxea, Jose Inazio - UPV/EHU
216 Imaz bengoetxea, Mikel - UPV/EHU
217 Imaz Ganzarain, Itziar - Mondragon Unibertsitatea
218 Imaz Urrutikoetxea, Iñaki - UPV/EHU
219 Inglis, Dylan - University of Bristol
220 Innerarity, Daniel - Ikerbasque
221 Iradi Arteaga, Jon - UPV/EHU
222 Irakulis Loitxate, Itziar - Universitat Politècnica de València
223 Iratxe Larrea Principe - UPV/EHU
224 Iriarte Avilés, Eneko - Universidad de Burgos
225 Iribas Pardo, Haritz - UPNA/NUP
226 Irigoien Garbizu, Itziar - UPV/EHU
227 Irigoien Iriarte, Natxo - UPNA/NUP
228 Irizar Mezo, Asier - Mondragon Unibertsitatea
229 Iturralde, Kepa - Technical University of Munich
230 Iturrate Mendieta, Mikel - UPV/EHU
231 Iturriaga De la fuente, Sara - UPV/EHU
232 Izagirre Estibaritz, Eñaut - UPV/EHU
233 Jimenez Arrieta, Olaia - Mondragon Unibertsitatea
234 Jimeno Romero, Alba - UPV/EHU
235 Jubeto Ruiz Yolanda - UPV/EHU
236 Kanpandegi Berrotaran, Aritz - Mondragon Unibertsitatea
237 Kareaga Irazabalbeitia, Arianne - Mondragon Unibertsitatea
238 Kortazar García, Andoni - UPV/EHU
239 Labaien Egiguren, Irati - UPV/EHU
240 Lago Aurrekoetxea, Rosa - UPV/EHU
241 Lakarra Andrinua, Joseba Andoni - UPV/EHU
242 Landabidea Urresti, Xabier - Universidad de Deusto
243 Langhans, Simone Daniela - BC3 - Basque Centre for Climate Change
244 Larrañaga Arriola, Jexux - Hezkuntza Saila
245 Larrinaga Arza, Josu - UPV/EHU
246 Larrinaga Barrenetxea, Felix - Mondragon Unibertsitatea
247 Larrinaga Cuadra, Andere - UPV/EHU
248 Las Heras Cuenca, Jon - UPV/EHU
249 Lasa Iglesias, Aitziber - Elhuyar
250 Lasagabaster Herrarte, Iñaki - UPV/EHU
251 Latasa Zaballos, Itxaro - UPV/EHU
252 Laza Martínez, Aitor - UPV/EHU
253 Legarda, Iker - Mondragon Unibertsitatea
254 Legarra Eizagirre, Maite - Mondragon Unibertsitatea
255 Leiñena Mendizabal, Elena - UPV/EHU
256 Lertxundi Manterola, Aitana - UPV/EHU
257 Leturia Yurrita, Iñaki - Elhuyar
258 Lizarralde Aiastui, Aitor - Mondragon Unibertsitatea
259 Lizarralde Aiastui, Iosu - Mondragon Unibertsitatea
260 Lizarralde, Iban - ESTIA
261 Lizundia, Erlantz - UPV/EHU
262 Lledó Sainz de Rozas, Maria del Mar - UPV/EHU
263 Loiola Idiakez, Aitzol - Mondragon Unibertsitatea
264 Longas Garcia, Juan Carlos - UPV/EHU
265 Lopez Salas, Nerea - Mondragon Unibertsitatea
266 López, Aida - UPV/EHU
267 Luzarraga Iturrioz, Arantzazu - UPV/EHU
268 Madariaga Lopez, Itsaso - UPV/EHU
269 Madina Hernández, Patxi - Mondragon Unibertsitatea
270 Maldonado Martín, Sara - UPV/EHU
271 Manterola Ispizua, Ismael - UPV/EHU
272 Marcellán Baraze, Idoia - UPV/EHU
273 Marcos Díaz, Aitor - UPV/EHU
274 Marder, Michael - Ikerbasque, UPV/EHU
275 Martinez Galarza, Iciar - Ikerbasque, UPV/EHU
276 Martinez Garcia, Zesar - UPV/EHU
277 Martinez Herrero, María Jose - UPV/EHU
278 Martinez Zarate, Aitor - University of Cambridge
279 Martínez, Pilar - UPV/EHU
280 Matxain Beraza, Jon Mattin - UPV/EHU
281 Mauleón Gómez, José Ramón - UPV/EHU
282 Mayor, Ugo - Ikerbasque, UPV/EHU
283 Mazzoni, Sabrina - BC3 - Basque Centre for Climate Change
284 Mendiola, Lorea - UPV/EHU
285 Merino Maestre, Maria - UPV/EHU
286 Mesa del Olmo, Adela - UPV/EHU
287 Miguel de Bustos, Juan Carlos - UPV/EHU
288 Mimenza Castillo, Libe - UPV/EHU
289 Mintegi Lakarra, Laura - UPV/EHU
290 Mokoroa Arizkorreta, Juan Luis - UPV/EHU
291 Molina, Gonzalo AR - Facultad de Agronomía - Universidad de Buenos Aires
292 Monge Benito, Sergio - UPV/EHU
293 Montes Burgos, L. Ruth - UPV/EHU
294 Morandeira Arca, Jon - UPV/EHU
295 Muguruza Aseguinolaza, Beñat - UPV/EHU
296 Muxika Lizaso, Iñigo - AZTI
297 Navarro Lashayas, Miguel Angel - Universidad de Deusto
298 Nekane Azkona - UPV/EHU
299 Odiaga Arriaga, Eneko - Mondragon Unibertsitatea
300 Odriozola Larrañaga, Iñaki - Czech Academy of Sciences
301 Odriozola Maritorena, Moises - UPV/EHU
302 Ogando Arregui, Eduardo - UPV/EHU
303 Oion Encina, Rakel - UPV/EHU
304 Olave, Beñat - UPV/EHU
305 Olazabal Salgado, Marta - BC3 - Basque Centre for Climate Change
306 Olea Ogando, Jesus - UPV/EHU
307 Oleaga Agesta, Amaia - Mondragon Unibertsitatea
308 Orbegozo Terradillos, Julen - UPV/EHU
309 Ormaetxea Mugertza, Jon - Mondragon Unibertsitatea
310 Ormazabal Gaston, Andere - UPV/EHU
311 Ormazabal Zamakona, Javier - UPV/EHU
312 Orruño Aguado, Estibalitz - BIOARABA
313 Ortega Lasuen, Unai - UPV/EHU
314 Ortigosa Egiraun, Iñaki - UPV/EHU
315 Ortiz Reparaz, Juan Miguel - societat catalana d economia IEC
316 Ortiz Zarragoitia, Maren - UPV/EHU
317 Otegi Olaso, Joserra - UPV/EHU
318 Otxoantezana Berriozabalgoitia, Oier - UPV/EHU
319 Palomo Ruiz, Ignacio - BC3 - Basque Centre for Climate Change
320 Paniagua Amillano, Julen - Mondragon Unibertsitatea
321 Pardo Guereño, Iker - UPV/EHU
322 Pascual Garcia de Azilu, Unai - Basque Centre fro Climate Change - BC3
323 Pastor Andrés, David - UPV/EHU
324 Peña López, Lorena - UPV/EHU
325 Peñalba, Markel - Mondragon Unibertsitatea
326 Perales Fernandez de Gamboa, Andrea - UPV/EHU
327 Perez Calpe, Ana Victoria - UPV/EHU
328 Perez Lizarralde, Karmele - Mondragon Unibertsitatea
329 Pérez-Hoyos, Javier - Universidad de Deusto
330 Permach Martin, Joseba - UPV/EHU
331 Plazaola Muguruza, Fernando - UPV/EHU
332 Portillo, Javier - UPV/EHU
333 Ramilo Araujo, Mentxu -
334 Ramirez de la Piscina Martinez, Txema - UPV/EHU
335 Rasmussen, Steffen Bay - Universidad de Deusto
336 Reizabal Arruabarrena, Luixa - UPV/EHU
337 Retolaza Gutierrez, Iratxe - UPV/EHU
338 Reviriego Rodrigo, Eva - BIOEF
339 Rico, Ibai - UPV/EHU
340 Rincon, John - Tecnun
341 Rivadeneyra Sicilia, José Mª - UPV/EHU
342 Roca Zeberio, Mireia - UPV/EHU
343 Rodríguez Berrio, Arantxa - Universidad de Deusto
344 Rodriguez Bornaetxea, Fito - UPV/EHU
345 Rodríguez Pérez, María Pilar - Universidad de Deusto
346 Rozas Elizalde, Ixiar - Mondragon Unibertsitatea
347 Ruiz de Gopegi Aramburu, Maria - BC3 - Basque Centre for Climate Change
348 Ruiz González, Aritz - UPV/EHU
349 Ruiz Ojeda, María Pilar - UPV/EHU
350 Saenz Abarzuza, Igor - UPNA/NUP
351 Sainz de Murieta, Elisa - BC3 - Basque Centre for Climate Change
352 Salaberria San Vicente, Ibon - UPV/EHU
353 Sanchez Zeziaga, Ane - Mondragon Unibertsitatea
354 Sansinenea Mendez, Eneko - UPV/EHU
355 Santamaria Diaz, Urko - UPV/EHU
356 Santamaría-Goicuria, Imanol - UPV/EHU
357 Santin Gomez, Izortze - UPV/EHU - Biocruces Bizkaia Institutua
358 Santolaria del Campo, Oihana - UPV/EHU
359 Sanz Landaluze, Jon - Universidad Complutense de Madrid
360 Sarasola Gabiola, Kepa - UPV/EHU
361 Sarobe Egiguren, Aitziber - Mondragon Unibertsitatea
362 Senosiain Ortega, Virginia - UPV/EHU
363 Serentill Rubio, Mónica - ID arte. Escuela Arte y Superior de Diseño
364 Sierra Saavedra, Amanda - Achucarro Basque Center for Neuroscience, Ikerbasque and UPV/EHU
365 Sierra Uria, Egoitz - UPV/EHU
366 Sistiaga Poveda, Maialen - Kutxa Ekogunea
367 Solozabal Bergara, Kepa - UPV/EHU
368 Subiza Pérez, Mikel - UPV/EHU
369 Tamayo Orbegozo, Unai - UPV/EHU
370 Tejada Barrenetxea, Susana - UPV/EHU
371 Tejedor Núñez, Jorge - UPV/EHU
372 Telleria Andueza, koldo - UPV/EHU
373 Tresserras Angulo, Alaitz - UPV/EHU
374 Txapartegi Zumeta, Ekai - UPV/EHU
375 Ugarte Querejeta, Miriam - Mondragon Unibertsitatea
376 Uharte Pozas, Luis Miguel - UPV/EHU
377 Ulazia Manterola, Alain - UPV/EHU
378 Umerez Urrezola Jon I. - UPV/EHU
379 Uriagereka, Juan - University of Maryland
380 Uriarte Kapetillo, Ibon - UPV/EHU
381 Uribe-Etxebarria Goti, Myriam - UPV/EHU
382 Uriondo Arrue, Zigor - UPV/EHU
383 Urkidi Azkarraga, Leire - UPV/EHU
384 Urra Urbieta, José Anastasio - Universitat de València
385 Urrutia Libarona, Iñigo - UPV/EHU
386 Valcarcel Jimenez, Lorea - University of Cambridge
387 Valle, Mireia - BC3 - Basque Centre for Climate Change
388 Vegas, Natalia - UPV/EHU
389 Venegas García, Carlos - UPV/EHU
390 Verbeke, Frederik - UPV/EHU
391 Vicent Otaño, Naiara - UPV/EHU
392 Vicente Torrado, Trinidad L. - Universidad de Deusto
393 Villamor Lomas, Estitxu - UPV/EHU
394 Wilgosh, Rebecca - UPV/EHU
395 Wolff, Jürgen -
396 Xamardo González, Nikolas - UPV/EHU
397 Yera Gil, Ainhoa - UPV/EHU
398 Yurramendi Mendizabal, Yosu - UPV/EHU
399 Yurramendi Mendizabal, Yosu - UPV/EHU
400 Zabala Errazti, Idoye - UPV/EHU
401 Zabala Iturriagagoitia, Jon Mikel - Universidad de Deusto
402 Zabala Lecue, Eduardo - UPV/EHU
403 Zabala, Aiora - University of Cambridge
404 Zabaleta Lopetegui, Ane - UPV/EHU
405 Zabaleta Urkiola, Iñaki - UPV-EHU
406 Zabalo Bilbao, Julen - UPV/EHU
407 Zabalo, Patxi - UPV/EHU
408 Zaldua Gonzalez, Iban - UPV/EHU
409 Zallo Elgezabal Ramón - UPV/EHU
410 Zapiain Alonso, Julián - UPV/EHU
411 Zarketa Astigarraga, Ander - Mondragon Unibertsitatea
412 Zendoia Sainz, Jose Mari - UPV/EHU
413 Zuazagoitia Rey-Baltar, Daniel - UPV/EHU
414 Zubiaga Elordieta, Ana María - UPV/EHU
415 Zubiaga Garate, Mario - UPV/EHU
416 Zubillaga Herran, Nerea - UPV/EHU
417 Zugasti Uriguen, Ekhi - Mondragon Unibertsitatea
418 Zuloaga San Román, Eneko - UPV/EHU
419 Zuloaga Zubieta, Olatz - UPV/EHU
420 Zuluaga Mauri, Nerea - UPV/EHU
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia