Elhuyar zientziaren komunikazioa

BerbaTek proiektuan hizkuntza-teknologietan 3 urtez egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte

2012/02/07 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

BerbaTek proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur. Hiru urtez hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen jardun dute VICOMTECH-IK4 teknologia-zentroak,  TECNALIA Research and Innovation Fundazioak, EHUko Aholab eta IXA taldeek eta Elhuyar Fundazioak, hizkuntza-industrien alorrean erabilera praktikoa izango duten aplikazioetan indarra jarriz. Eta, egindako ikerketa-lanaz gain, hiru demo garatu dituzte: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

Hiru demoetako bat, dokumentalen bikoizketa automatikoarena, aurkezten du bideo honetan Igor Leturiak, Elhuyar Fundazioko I+G unitateko arduradun eta BerbaTek proiektuaren koordinatzaileak:

“Oso gustura eta harro gaude lortutako emaitzekin. Baina euskara hizkuntza-teknologietan atzean gelditzea nahi ez badugu, oraindik gogor lan egitea tokatuko zaigu hurrengo urteetan ere”, dio Leturiak Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian BerbaTeki buruz idatzi duen artikuluan. Han azaltzen ditu Leturiak proiektuan garatutako hiru demoen nondik-norakoak. Proiektuaren dibulgaziorako sortu duten www.berbatek.com webgunean ere aurkitu dezakezue informazio gehiago.

Norteko Ferrokarrilla irratsaioan Igor Leturia Berbateki buruz

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia