}

Algak hezurrak osatzeko

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alga unizelularren hezurdurez osatutako hezur artifizialak inplantatzea proposatzen duen Rolf Ewers eta Christian Kasperk kirurgilari alemanek. Protesiak egiteko orain arte erabili den material zeramikoa kaltzio fosfatoa izan da.

Material hau hezurrekin konpatiblea izanik ere, haiek baino 200 aldiz porositate txikiagoa du eta arazoak sortzen dira hezur/protesi interfasean. Alga unizelularrez egindakoa protesiak arazo hori gainditzen dute porositate antzekoa dutelako, eta horrela ehun oseoak eta odol-basoak hobeto integratzen dira hezur artifizialean. Lotura hobea eta iraunkorragoa da.

Hezur artifizialak kaltzio karbonatoz osatuta daude eta tratamendu berezia izan behar dute, erabili baino lehen. Tratamendu honen bidez protesiak konpatibleak izatea lortzen da. Gizakiekin egingo diren lehenengo saioak urte bukaera baino lehenago burutuko dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia