}

Agenda

Zarauzko XX Astronomia Astea

Data: 2018/04/17 - 2018/04/20
Ordua: 20:15
Herria: Zarautz
Lekua: Arkamurka Natur Taldearen egoitza

Txikitandik izan dugu guztiok espaziountzi bat eraiki eta izarretan zehar bidaiatzeko grina. Txikitandik komikiek, pelikulek eta, nola ez, gure imaginazioak eraman gaitu. Aurten amets horren ildoan gatoz, espaziora bertaratzeko grina bait daukagu, beharra. Informazioaren gizarte honetan “fake-news”-ak puri purian daude eta nahastu egiten gaituzte; zer da zuzena? okerra? erdibidezkoa? Manu Arregik hortan lagunduko gaituen arren, gure espaziountziaz joan eta gure kabuz ikusi nahiko genuke guztia baina ezintasunean Cassini moduko tramankuluen berriei erreparatuko diegu. Gainera bere azterketa eta datuak José Félix Rojas zientzialariaren eskutik izango ditugu zuzen zuzen eta zehatz mehatz kontatuak. Proiektu berriei buruz ere hitzegiten digute, gizakia Martitzera eramatea kasu; epe motzean egin al dezakete? egin ote daiteke? Dena den, etorkizunari begira geratu baino, nahiago dugu gure kartoizko espaziountziaren bidez (eta hegazkin bat medio) eguzki eklipse bat ikuskatzeko esperientzia zuzenean bizitzea. Guk ez daukagu Martitza zapaltzeko grinarik; astronomia lurtarrarekin konformatzen gara; zuek ere? Ba hortarako larunbatean izango dugu aukera, eklipsea ez, baina eguzkia, izarrak eta planetak ikustekoa bai. Etorri nahi baduzue nahi adina bidaia txartelak dauzkagu, doan gainera.

Egitarau osoa, hemen.

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31