}

Agenda

Wolfram deuna. Ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa

Data: 2015/11/04
Ordua: 19:30
Herria: Bergara
Lekua: Pleno aretoa

Zientzia.eus webguneak atal berri bat dauka: Zientzia-blogak. Bertan, ikertzaile, irakasle, zientzialari zein zientziazaleek euskarazko zientzia-edukiak publikatzen dituzten blogak txertatu ditzakete. Atal berri horren helburuetako bat zientziazale euskaldunon komunitatea indartzea izanik, ezin genuen alferrik galdu dibulgatzaileak fisikoki elkartzeko aukera.

Horregatik, umorezko bakarrizketa zientifiko laburrez osatutako ekitaldi bat antolatu dugu, Zientzia Astearen barruan. Oraingoz baieztatu ditzakegun hizlariak honako hauek dira: Ibon Cancio, Koldo Garcia, Ines Garmendia, Josu Lezameta, Josu Lopez-Gazpio, Uxune Martinez, Jon Mattin Matxain, Amaia Portugal eta Idoia Torregarai.

Ekitaldiaren izena eta lekua ez dira kasualitatea, Bergarako seminarioan isolatu bait zuten Elhuyar anaiek wolframa, euskal zientziak taula periodikoari egin dion ekarpena. Wolfram deuna jai giroan zientziaz gozatzeko aukera aparta izango da, eta denok gonbidatuta zaudete. Ekitaldiaren amaieran, Bergaran inauguratu berri duten Laboratorium museora bisita gidatu bat egiteko aukera ere izango da.

2024 - Abendua
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31