}

Agenda

'Ondarea orain' hitzaldi eta dokumentalen zikloa

Data: 2017/05/15 - 2017/05/18
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: Koldo Mmitxelena Kulturunea

Zeintzuk dira kultur ondareari dagokionez nazioarteko oihartzuna izan duten azken aurkikuntzak? Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak Gipuzkoan eta beste toki batzuetan kultur ondarean egindako azken aurkikuntzen berri emango du. Aurkikuntza horiek oihartzun handia izan dute gure mugetatik kanpo eta gure ondarearen errealitatea ere astindu dute.

Hitzaldi ziklo honen lehenengo edizio honetan, neandertalen garaiko eboluzioari buruz aurkeztu diren azken teoriak ezagutuko ditu. Paleolito garaiko labar arteari buruzko azken interpretazioak azalduko dizkigute. Era beran, arkitektura garaikidearen berrikuspenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu ondarearen ikuspegitik begiratuta, eta ikusiko dugu Gipuzkoako zurezko eraikuntza nazioarteko erreferente bihurtzen ari dela.

Guztia formatu erakargarri, dibulgatzaile eta dinamiko batean; dokumentalen ondoren solasaldi bat egongo da, arlo bakoitzeko espezialistek moderatuta; ikertzaileek, beren esperientzia pertsonaletik abiatuta, azken aurkikuntzen berri emango digute, edo atzerritik etorritako adituek kultur ondareari buruzko ikerketaren abentura erakutsiko digute.

Egitarau osoa, hemen.

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31