}

Agenda

Minbiziaren inguruko hitzaldia

Data: 2018/04/23
Ordua: 18:30
Herria: Ondarroa
Lekua: Beikozini

Buruko eta lepoko minbizia biztanleriari gehien eragiten dion seigarren minbizi-mota da. Eragin handiagoa du gizonezkoengan, eta hilkortasun-tasa handi samarra du, laringeko minbizia arruntena delarik. Izan ere, Euskal Herrian, laringeko minbiziaren intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 20koa da. Harrigarria bada ere, Bizkaiak du tasarik altuena mundu mailan, ia 21tekoa.
Tabakoak eta alkoholak eragin handia dute, baita giza papilomabirusak, azken honek faringeko minbizian batez ere. Horregatik, ohitura osasungarriak izatea da buruko eta lepoko minbizirik ez izateko modurik onena. Diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da eremu honetan. Izan ere, diagnostikoa berandu egiten bada, oso erresekzio kirurgiko handiak egin behar izaten dira, eta erresekzio horiek, pazientearen bizi-kalitatea kalte dezakete, nahiz eta tumorea sendatu. Hala ere, azken urteetan tratamendu kimioterapikoak eta radioterapikoak garatu dira (baita teknika kirurgikoak ere), erresekzio handiak saihesteko, eta beraz bizi kalitatea hobetzeko.

Hitzaldia Juan Ramon Iriondo Bedialauneta otorrinolaringologoak eskainiko du.

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31