}

Agenda

Maitasunaren azalpen ebolutiboa eta epigenetikaren erronkak

Data: 2017/02/13
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bidebarrieta liburutegia

Bilboko Bidebarrieta liburutegiak antolatuko du, datorren otsailaren 13an, Darwinen Egunaren hamaikagarren edizioa, hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoriaren autorearen jaiotza ospatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko den ekitaldian bi hitzaldi burutuko dira, bata Jesús Zamora Bonilla UNED unibertsitateko Filosofia Fakultateko dekanoaren eskutik, eta bestea Ana Aguirre EHUko genetika-irakaslearen eskutik.

Hitzaldien ondoren mahai-ingurua burutuko da, eta bertara etorritako guztiek hartu ahalko dute parte. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapenak jaso beharko dira liburutegian bertan urtarrilaren 8tik aurrera.

Jesús Zamora, bere “The survival of the loveliest: maitasuna darwindar ikuspegitik” izenburua eramango duen hitzaldian, naturan dauden ugalketa-mota desberdinez arituko da, bai eta maitasunaren edo adiskidetasunaren moduko lotura afektiboen agerpenaz gizakiaren kasuan. Halaber, maitemintzearen fenomeno psikologikoaren eta sexuaren –fenomeno biologiko gisa– azalpen ebolutiboa aurkeztuko digu.

Ana Aguirrek “Epigenetikaren mila eta bat aurpegi” hitzaldia eskainiko du. Bertan azalduko du nola, hainbat espezieren genomaren sekuentzia ezarri ondoren, zientzia ahalegin handia egiten ari den genoma horiek nola funtzionatzen duten jakiteko. Esaterako, aldaketa epigenetikoak ikertzen ari dira, organismoen funtzionamendu zuzenerako ezinbesteko mekanismoa, ingurunera egokitzea ahalbidetzen baitute. Giza osasunari dagokionez, frogatu egin da epigenetikak funtzio garrantzitsua duela zahartzearen edo minbiziaren moduko prozesuetan.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30