}

Agenda

Kultura matematikaren M-arekin: artearen eta kulturaren ikuspegi matematikoa

Data: 2017/07/06 - 2017/07/07
Ordua: 09:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa

Artea gure mundua interpretatzeko modu gisa ulertzen badugu, filosofiarekin eta zientziarekin, oro har, eta matematikarekin bereziki, lotuta dagoela ikusiko dugu. Egun, bi diziplinen arteko lotura estuak ez gaitu harritzen. Emaitza matematikoak haren egileari eragiten dion edertasun estetikoa simetria arkitektonikoak edo dotoretasun literarioak eman dezakeenaren berbera da. Gainera, matematikak artelanen ideien sorreran eta hura egiteko orduan hartzen du parte sarri.

Gai hori eta beste hainbat landuko dituzte hainbat aditu nabarmenek “Kultura matematikaren M-arekin: artearen eta kulturaren ikuspegi matematikoa” izeneko ikastaroan , zeina uztailaren 6 eta 7an ospatuko den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Bilbo). Hitzaldiak UPV/EHUren udako ikastaroen barruan sartzen dira, zeinak aurten euren hogeita hamaseigarren edizioa ospatzen duten.

Ikastaroan, lotura horren hainbat adibide aztertuko dira, arte plastikoetatik hasi eta ikus-entzunezkoetara (literatura, jokoak, bideojokoak, diseinua), zientziaren eta artearen historia barne.

Bisita ezazu ikastaroaren webgune ofiziala programa eta matrikulazio baldintzen inguruko informazio izateko.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30