}

Agenda

Jakinduriek mundue erreko dau

Data: 2015/09/26
Ordua: 18:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa

Zientzia dugu giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza dugu ere euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea doinua, errima eta neurria lanabes hartuta.

Lanabes horiekin, argia, euskararen ergatiboa, espazioko bidaiak, adimen artifiziala, hizkuntzalaritza edo errobotak hizpide izango dituzte laster bertsoek. Izan ere, irailaren 26an Bilboko Bizkaia Aretoan mesfidantzari aurre eginez, hiru bertsolari eta bost zientzialari izango ditugu oholtza gainean.

Umorez, ironiaz, poesiaz eta jakinduria askoaz zientzia gizarteratzen arituko dira Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan: Miren Amuriza, Amets Arzalluz eta Andoni Egaña bertsolariak, Gorka Azkune informatikaria, Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikariak, Itziar Laka hizkuntzalaria eta Jon Mattin Matxain kimikaria.

Egitaraua:

.- Jon Mattin Matxain UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak eta kimikari kuantikoak 2015. urtea Argiaren urtea izendatu dela gogoan izanik, zalantzak argituko dizkigu: “Argia uhina ala partikula?”

.- Naiara Barrado eta Itziar Garate UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileek, irakasleek eta astrofisikariek espazioari buruz dugun jakin-minaz hitz egingo digute: “Noraino eraman gaitu gure jakin-minak?”

.- Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak, irakasleak eta adimen artifizialean aditua den informatikariak adimen artifizialaren kontzeptuak hurbilduko dizkigu: “Neurona sareak adimen artifiziala eratzeko”.

.- Itziar Laka hizkuntzalariak eta UPV/EHUko ikertzaileak, irakasleak eta hizkuntzalariak euskararen egiturari so egingo dio eta Zaldieroa komikigileari omenaldi txiki bat eskainiz, hark hainbeste maite duen ergatiboa adibide hartuko du: “Zaldieroa dixit: ez dezagun ergatiboa kendu!”

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30