}

Agenda

Hitzaldia: 'Conectando mundos'

Data: 2017/03/28
Ordua: 19:30
Herria: Donostia
Lekua: Ernest Lluch Kultur Etxea

Errealitatea sareek osatzen dute: neuronek, garraioak, energiak, informazioak, merkatuek, ekosistemek... Gure mundua ezin dugu ulertu sare kontzeptura jo gabe. Ricard Solé Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria da, eta sareen azterketan espezialista . Bere azken liburuan, Redes complejas. Del genoma a internet, sare konplexuen arloan azkena egindako aurkikuntzak aurkezten ditu publiko zabal batentzat.

Solék gai horiei buruz hitz egingo du Donostia International Physics Centerreko (DIPC) zientzialaria eta bertako Mestizajes programaren koordinatzailea den Gustavo A. Schwartzekin elkarrizketan.

Elkarrizketa Ernest Lluch Kultur Etxearen "Zientziaren bide berriak" programaren baitan antolatu da.

Areto nagusia (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan).

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31