Agenda
Erabilpenik gabeko ezagutzaren erabilgarritasuna: zergatik da funtsezkoa gizartearentzat oinarrizko ikerkuntza finantzatzea?
Data:
2017/11/14
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea
Helmut SCHWARZ, Kimikako Katedraduna Berlingo Unibertsitate Teknikoan, 2008tik Alexander von Humboldt Fundazioko Lehendakaria da. Halaber, Alemaniako Zientziarako Fundazioko Lehendakari-ordea izan zen 2001tik 2007ra arte. Ikerlari bisitaria izan da mundu osoko erakunde askotan, 1000tik gora hitzaldi gonbidatu eman ditu eta 1000 artikulo zientifiko baino gehiago publikatu ditu. 50 bat dira jaso dituen sari, distintzio eta ohore dozena bat herrialderen eskutik.
Hitzaldia ingelesez izango da, eta euskara eta gaztelerara aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Sarrera doakoa eta librea da aforoa bete arte.
Informazio gehiago, hemen.