}

Agenda

Burmuinaren astea

Data: 2017/03/13 - 2017/03/17
Ordua: 18:30
Herria: Donostia
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Donostiako Burmuinaren Astean jorratuko diren gaien artean hauexek daude: garun elebidunak nola funtzionatzen duen aztertu, animalien burmuinak nola egiten duen lan ezagutu eta dislexiaren inguruan sakondu. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) eta Eureka! Zientzia Museoa-k antolaturiko ekitaldi hau museoan izango da martxoaren 13tik 17ra eta burmuina, alor konplexua izanik, gizarteari modu sinplean helaraztea du xede.

Helduentzako hitzaldiak martxoaren 14, 15 eta 16an emango dira, 18:30etik 20:30era. BCBL-ko adituak ikertzen ari diren gaien inguruan mintzatuko dira, neurozientzia, psikologia eta linguistikaren testuinguruen barruan betiere. Honi esker, elebidun guztiek irakurtzen berdin ikasten duten, inoiz entzun ez dugun hizkuntzan irakurtzean garunak nola egiten duen lan, edota irakaskuntza prozesuan hizkuntzak nahastea gomendagarria denentz jakiteko aukera izango dute entzuleek.

Egitaraua ikusteko, sakatu hemen.

2024 - Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31