}

Agenda

Antropologiaren erronkak eta artearen jatorria, Bilboko 2016ko Darwinen egunean

Data: 2016/02/12
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrietako liburutegiak bi hitzaldi hartuko ditu: bata, Carmen Manzanoren eskutik, UPV/EHUko Antropologia irakaslea; bestea, Diego Garatek eskainia, Bizkaiko Museo Arkeologikoko arkeologoa. Hitzaldien ondoren, bertaratuek galderak egin ahalko dizkiete hizlariei. Arratsaldeko 7etan hasiko den jardunaldi honetara doan sartu ahalko da nahi duenak.

Manzanok ‘Homo generoa: ez dakiguna eta dakigula uste duguna’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du. Antropologiak hurrengo urteetan erantzuna eman beharko dien galderetako batzuk aztertuko ditu. Esaterako zein izan zen Homo generoaren aurreko espeziea edo noiz agertu ziren Homo sapiens-en atributu nagusiak, bi oinetan ibiltzeko gaitasuna eta entzefaloaren tamaina handiagoa, esaterako.

Bestetik, Garatek ‘Lehenengo artistak: adierazpen sinbolikoaren jatorriak arakatzen’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Helburu estetikoekin eta ideiak transmititzeko gizakiok dugun ahalmenari buruz hitz egingo du: noiz hasi zen gaitasuna garatzen, Homo sapiens-ez gain beste espezieek ere duten ala ez, nola eta non eboluzionatu zuen lehenengo arte horrek... Azken urteotan artearen jatorriaren inguruko ikerketetan burutu den iraultza txikia aurkeztuko du zientzialariak. Hitzaldiari buruzko informazio gehiago hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30