}

Ondo lo egiteko, kirola

2022/04/09 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Jarduera fisikoak loaren kalitatea hobetzen du, hau da, lotara sartu eta jarraian esnatu gabe lo egiten laguntzen du. Ariketa fisikoaren bidez obesitatea dutenen loa hobetu daitekeela ikusi ondoren, UPV/EHUko ikertzaileak aztertzen ari dira ea eskizofrenia duten pazienteen loa hobetu daitekeen. Bestetik, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean egiten ari diren ikerketa batek ezagutzera eman du Euskal Herriko haur eta gazteek lo gutxi egiten dutela.

eu es fr en ca gl