“Miraila”, Armintxeko grabatuak ispiluan barrena

2018/05/19 Elhuyar Iturria: Teknopolis

2016an, Paleolito garaiko hainbat grabatu aurkitu zituzten Armintxeko kobazuloan, Lekeition. Duela 14.500 urte eginak dira, berrogeita hamar animalia-irudi ikusgarri. Artista haien lanak inspiratuta, “Miraila” animaziozko filma sortu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasle eta irakasle batzuek. Proiektuak CAF-Elhuyar sarietako Zientzia Gizartean Beka jaso zuen 2017an. Urte bete geroago, eskuartean dute lanaren emaitza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia