}

Gasteizko auzo adimenduna

2021/12/11 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Trantsizio energetikoaren testuinguruan hiriek zeresan handia dute. Hiri adimentsuagoak, energia gutxiago kontsumitzen dutenak eta gas kutsatzaile gutxiago igortzen dituztenak. Gasteizko Koroatze auzoan SmartEnCity proiektua abiatu dute, bide horretan aurrera egiteko. Auzoko eraikinen isolamendua hobetu dute, bero-sare bat instalatu dute eta mugikortasun jasangarriago baten alde egin dute. Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek auzoko energia-kontsumoa monitorizatzen duen plataforma digital bat eraiki dute.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia