Betiko garagardoaren errezeta berria

2019/09/28 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Igor Oyarbide Beasaindarrak Madrilen egiten du lan, Mahou-San Miguel enpresako I+G sailean. Garagardo berriak diseinatzen dihardu, egungo garagardo-eskaintza zabalari bere ekarpena eginez. Gaurkoan, garagardo-motak bereizten eta eskaintza zabal horretan ez galtzen lagunduko digu.

1886. urtean sortu bazen ere, etorkizunera begira dago La Salve Bilbao. Garagardoa egiteko puntako teknologiak baliatzen dituzte, bertako lehengaietatik abiatuta, eta prozesu automatizatuak erabiliz. Teknopolisen kamerak bertan izan dira, malta, ura, lupulua eta legamia garagardo nola bilakatzen diren ikusteko.


Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia