Amoniteak pasio

2021/09/25 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Mutrikuko Flysch Beltza osatzen duten harkaitzek Lurraren historiari begiratzeko leku aproposak dira. Ongi baino hobeto dakite hori Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarraga fosil-biltzaileek. 48 urte luze daramatzate, afizioz, Mutrikuko txokoetara hurbiltzen. Urte hauetan guztietan, bildutako ehunka amonite erraldoi, Mutrikuko herriari eman dizkiote. Geoparkeak eta Geologo eta paleontologoek tamaina bereziko amonite hauen inguruko ikerketa abiatu dute. Teknopolisen proiektu berezi hau ezagutuko dugu eta afizioak bultzatuta zientziari ekarpen handiak egin dizkioten lagunen istorioa ezagutu.

eu es fr en ca gl