}

Jainkoa 9,5 argi-urtera

2014/01/20 Iturria: Norteko Ferrokarrilla

George Gamow kosmologoak, ateo hutsak, kalkulu xelebre bat egin zuen. Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra hasi zenean, eliza errusiarrak otoitz-kanpaina bat egin zuen Jainkoari Japonia suntzitzea eskatzeko. Gerra hurrengo urtean bukatu zen, baina 19 urte geroago, lurrikara suntsitzaile bat izan zen Japonian. Gamowk, ironiaz beteta, kanpaina eta lurrikara lotu zituen Jainkoa zer distantziara dagoen kalkulatzeko.
Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia