Elhuyar zientziaren komunikazioa

Matematika audioak

Taxi horiak

2018/06/05

MIT institutuko matematikariek urtebetez aztertu dituzte New Yorkeko taxien lana. Helburua, galdera bati erantzutea: beharrezkoak al dira hirian dauden taxi guztiakedo kopuru txikiago batekin eman daiteke zerbitzua, kalitatez jaitsi gabe? Erantzuna da antolamendu perfekto batekin, taxien % 30a sobran dagoela oraingo zerbitzu perfektua emateko.

Iragarpen elektrikoa

2018/04/23

Sare elektrikoak matematikarien beharra du, batez ere, iragarpenak egiteko. Arrazoia da kontsumoak berak mugatzen eta behartzen duela elektrizitatearen sorrera. Beraz, sortu baino lehen, jakin egin behar da zenbat kontsumituko den eta noiz. JOSU DONCELek azaldu digu nolako lana egiten duten matematikariek horretarako, energia berriztagarrien ekarpen bereziak kontuan hartuta.

Matematikaren konposaketa

2018/04/20

Eli Alberdi matematikariak konposaketa metodoei buruz hitz egin digu. Teknika matematikoa da oso sistema konplexu batzuetan aplikatzen dena. Adibidez, paleoklimatologian erabiltzen da, hau da, duela milioika urteko klima nolakoa zen kalkulatzeko balio du.

Bitcoin, bit informatikoz egindako dirua

2018/02/19

Bitcoin ospetsua diru informatikoa da. Kriptomoneta bat. Baina zer da? Nola funtzionatzen du? Eta dirua ulertzeko eta erabiltzeko modua aldatuko al digu? Ibai Gesalaga adituak aurkeztu dizkigu bitcoinaren gaurko egoera eta etorkizuna.Gainera, Zarautz On taldekoak izan dira gurekin, Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi. Hain zuzen ere, taldearen aurtengo jardunaldiak ...

Ekuazio diferentzial bat bezain sinple

2018/02/15

Sinistu ala ez, ekuazio diferentzialak oinarrizko tresna bat dira gure gizartean. Horren zergatia Eli Alberdi matematikariak azaldu digu. Bere lantresnak dira ekuazio horiek, eta aplikazio askotan erabiltzen ditu. Gaur, ekuazio sinpleenak hartu ditugu zertarako balio duten azaltzeko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia