Marrazo
Marrazoak eta arraiak % 70 gutxitu dira azken mende-erdian
2021/02/01 Munduko marrazoen eta arraien populazioak % 70 murriztu dira 1970etik aurrera. Eta, ondorioz, elasmobrankio-espezieen hiru …Itsasoari begira
2020/03/01 Ozeanokoak dira planetako ekosistemarik ezezagunenetakoak. Han daude gizateriaren hurrengo erronka zientifikorik handienak, Nazio Batuen arabera. …Marrazo

- Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan.Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako. Espezie batzuk: Zezen marrazoa (Odontaspis taurus) Limoi marrazoa (Negaprion brevirostris) Zerra horzdun marrazoa edo marrazo beldurgarria (Odontaspis ferox) Iratxo marrazoa (Mitsukurina owstoni) Marrazo muturmotza (Lamna nasus, Bonnaterre, 1788) Marrazo zuria (Carcharodon carcharias, Linnaeus, 1758) Marrazo muturluzea (Isurus oxyrinchus, Rafinesque, 1810) Marrazo erraldoia (Cetorhinus maximus, Gunnerus, 1765) Marrazo balea (Rhincodon typus, Smith, 1828)