}

Zorionak Zientzia.net, Alicia eta Agustin

2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zientzia.net-ek Sareko Argia saria jaso du

www.zientzia.net zientzia-atariak 2001. urteko Sareko Argia saria jaso du. Zientzia.net-ek urtebete egingo du laster sarean, eta urtebetetze-opari ederra izan da Sareko Argia saria. Baina saria ez da gurea bakarrik, zuena ere bada, Zientzia.net erabiltzen duzuenona, zuek gabe gure lanak ez bailuke zentzurik izango. Zorionak guztioi, hortaz!

Leire Cancio eta Eider Carton Sareko Argia sariarekin.
G. ROA ZUBIA

Zientzia.net-ek izan duen harrera onak eta Sareko Argia sariak adierazten digute zientziaren komunikazioa errotzen ari dela gizartean, eta jardun horretan dihardugunok poztu baino ezin dugu egin.

Zientzia.net-ek Interneteko bidea ireki dio Elhuyarren jardunari, zientziaren dibulgazioak eta euskarak beren txokoa izan dezaten sarean; eta neba-arreba nagusiek txikiei bidea irekitzen dieten moduan, Elhuyarren Interneteko jardunak fruitu berriak emango ditu laster, teknologia berrien aldeko apustuari eutsiz, zientzia eguneroko egiteko.

Eskerrik asko guztioi.

Zorionak Alicia eta Agustin

2002. urte hau aldizkariaren harpidedun guztioi zuen fideltasuna saritzeko asmoarekin hasi dugu Elhuyarren. Badakigu zuek guk bezala, zientzia eta teknologiarekin gozatzen duzuela eta, horrexegatik, zaletasun hori zuzenean gozatu ahal izateko bidea eskaini nahi izan dizuegu oraingoan.

Eta naturaz zuzenean gozatzeko... ba al dago asteburua paraje zoragarri batean igarotzea baino aukera hobeagorik? Eta horretaz gainera, itsasoko bizitzaz zerbait ikasteko parada badugu?

Bada hori da, hain zuzen ere, zozketatu dugun saria:

  • Bi lagunentzako asteburua Alkizako Lete landetxean (otordu bat barne)
  • Bi sarrera Donostiako acuarium-erako.

Oraingoan sarituak Alicia Garcia de Galdeano Zaldivar getxotarra eta Agustin Olaizola Oñatibia donostiarra izan dira. ZORIONAK bioi, eta primeran pasa dezazuela.

Beste guztioi, nahiz eta saririk ez bada ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu urtez urte gure alboan egoteagatik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia