}

Zergatik fluoratu ura?

1994/05/01 Sarrionaindia, M. Jesus Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hortzetako txantxarra osasunean eragin handia duen gaixotasuna da, eta neurri batean pertsona guztiei erasotzen die. Txantxarra zergatik sortzen den ezagutzen denetik, neurri batzuk hartuz gero ebita daitekeela ikusi da. Neurriak hauek dira: hortzak garbitu, azukre gutxiko elikagaiak jan eta topikoki nahiz sistematikoki fluoroa hartu.

Iturrietako uretan, fluoruroak berez egoten dira, baina kontzentrazio ezberdinetan disolbatuta (neurri txikienetik, osasunerako kaItegarria den neurriraino). Mende honen hasieran honako hau ikusi zen: demografia, kultura eta elikadura aldetik berdinak ziren taldeetan, txantxarraren intzidentzia desberdina zela. Faktore babesgarri bat aurkitu zen: fluoroa.

Azkeneko 50 urteotan egin diren ikerketetan, edateko urak milioiko 0,7 eta 0,2 zati fluor-ioi baditu, behin-behineko hortzetan eta hortz iraunkorretan txantxarraren intzidentzia txikiagoa dela ikusi da. Fluoroa hartzeko modu ezberdinak daude, baina guztietan edateko ura fluoratzea da, kostu/irabazi erlaziorik hoberena duena, batez ere populazio osoaren babesa bermatzen duelako.

Fluoroak ez du hortzen esmaltea gogortzea bakarrik egiten. Txantxarraren hastapeneko kalteak sendatzen ere laguntzen du. Horregatik, fluoroa haurtzaroan hartzeak besteko eragina du bizitza guztian hartzeak. Hau da, nahiz eta babesik gehien haurtzaroan eskaini, helduen hortzetarako ere abantailak ditu.

Listuaren bidez tokian (ahoan) fluoroa sarri ematea, noizbehinka dosi handiak hartzea baino eragingarriagoa da. Fluoratutako urak edaten dituzten bizilagunek, gainerakoek dituzten esmalte desmineralizatu berdintsuak izan arren, hortzetako txantxar-zulo gutxiago izaten dituzte. Ikerketa ezberdinen arabera, uren fluorazioak txantxar-zuloaren garapena % 50 atzeratzen du.

1945. urtean Estatu Batuetako Grand Rapids herrian, edateko ur publikoari fluoroa gehitu ziotenetik, hainbat herrialdek (batez ere industrializatuenek) segitu diote bide berari. Gaur egun, besteak beste, EEBBetako biztanleriaren % 51k artifizialki fluoratutako ura edaten du, Zeelanda Berrian % 50ek, Australian % 50ek, Irlandan % 70ek eta Hong Kong eta Singapurren % 100ek.

Azken 40 urteotako erabilpen artifiizialak eta berezko fluorazio naturalak fluorazioaren segurtasuna bermatu egiten dute. Fluorazioak, milioiko zati bateko proportzioan era biltzen denean, ez du osasunean (ezta ingurugiroan ere) kalte ezagunik eragiten.

Osasun publikoari dagozkion neurri hauek hartuz gero, daukagun ezagutza zientifikoaren arabera, gizakien sufrimendu eta kalteak arindu egingo lirateke, eta hauek aisa gaindituko lituzkete horren ondorioz sortutako balizko kalteak edo diru-galerak.

Komunitate Autonomoan edateko uraren fluoro-kopurua, batezbeste milioiko 0,2 zatikoa baino txikiagoa da, eta txantxarraren profilaxia egiteko milioiko zati 1 ekoa behar luke izan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia