}

Unibertsoaren beste muturretik

1998/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Max Planck Irrati Astronomia Institutuko bi ikerlarik Unibertsoaren ertzetik iritsi diren izpi kosmiko indartsuak aurkitu dituzte. Izpi hauek orain arte ezagutu diren energetikoenak dira eta ikerlarien ustez oso urrun dauden kuasareetatik datoz.Aurkikuntzak partikulen fisikarako garrantzi handia du, orain arte ez baita ezagutu hain distantzia handia zeharkatuko lukeen partikula azpiatomikorik. Horregatik ikerlariek partikula azpiatomiko berri bat aurkitu dutela uste dute.

Urrun urruneko kuasareak izpi kosmiko energetikoenak igortzen bide dituzte.

Energia handiko izpi kosmikoak osatzen dituzten partikulak –protoiak, atomoen nukleoak edo fotoiak– espazioa zeharkatzen duten eran energia galduz joaten dira, Big Bang-eko hondar-fotoiekin talka egiten baitute.

Hau dela eta, orain arte ezagutu diren partikula energetikoenek ere ezingo lirateke Lurretik 150 milioi argi-urte baino urrutiagotik iritsi. Ikerlarien ustez izpi kosmiko hauek sortu dituzten kuasareak orain arte ezagutzen diren energia-iturri handienak dira eta Lurretik 12 mila milioi argi urtera daude, Unibertsoaren distantziaren % 80ra hain zuzen ere. Izpiak partikula-mota berri batez osaturik daude, Unibertsoan dauden fotoiekin erreakzionatzen ez duen partikula neutroa izanik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia