}

Supereroankortasuna eta superjariakortasuna, fisikako Nobel sarian

2003/10/07 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Alexei A. Abrikosov eta Vitaly L. Ginzburg errusiarrek eta Anthony J. Leggett ingelesak jasoko dute saria, bakoitzak heren bana.
Alexei A. Abrikosov eta Vitaly L. Ginzburg errusiarrek eta Anthony J. Leggett ingelesak jasoko dute saria.

Supereroankortasunaren teoriaren arabera, hainbat materialek erresistentziarik gabe eroan dezakete elektrizitatea zero absolutuaren inguruko tenperaturan daudenean.

Fenomeno hori azaltzen duen teoriarengatik eman zieten Fisikako Nobel saria John Bardeen, Leon N. Cooper eta Robert Schrieffer fisikariei 1972an. Baina teoria horrek ez ditu supereroankortasun-mota guztiak azaltzen; material batzuek ez dute magnetismoa guztiz eroaten supereroale bilakatzen direnean, eta beste azalpen bat behar zen jokabide hori ulertzeko.

Teoria berria Abrikosovek garatu zuen, Ginzburgek proposatutako beste teoria sinple batetik abiatuta. Lan horiengatik jasoko dute Nobel saria aurtengoan.

Bestalde, Leggett ingelesak ere sariaren heren bat jasoko du, superjariakortasunaren teoria garatzeagatik. Teoria horrek azaltzen du zergatik galtzen duten likatasuna hainbat likidok zero absolutuaren tenperaturan. Helioak du jokabide hori, adibidez.

Nobel Fundaziokoek medikuntzako Nobel sariarekin lotu nahi izan dute fisikakoa, gaur egun erresonantzia magnetikoa egiteko gailuak helio likidoa behar izaten duelako, supererolea eta superjariakorra, hain zuzen ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia