}

Proteinak uste baino sendoagoak dira

2000/12/19 Elhuyar Zientzia

Hezur fosiletan proteina-arrastoak aurkitzea posible egiten duen mekanismoa erakutsi du Newcastle Unibertsitateko ikerlari-talde batek.

Hezur fosiletako ADNa eta proteina-zatiak oso baliagarriak dira eboluzioaren historia osatzeko. Baina materia organikoaren deskonposizio-zinetikarekin bat ez datozelako, ikerlariak oso eszeptiko agertu dira beti halako aurkikuntzekiko.

Haatik, fosilizatutako ADNa aurkitu, aurkitu da. Urrunera gabe, hor dago klonatu nahi zen mamutaren historia. Kontraesana? Ez Newcastle Unibertsitateko Matthew Collins irakaslearen arabera. Collins-ek dinosauro-hezur batean aurkitutako proteinak hain luzaro nola kontserbatu diren azaldu du. Dirudienez, hezurren barnean dauden mineralek kontserbagarri gisa jokatzen dute proteinekin eta molekulak teoria zinetikoak iragarri baino motelako deskonposatzen dira.

Posible dela jakinda, grina handiagoz bilatuko dira fosiletako arrasto organikoak, eboluzioaren gaineko galdera askoren erantzuna eduki baitezakete.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia