Planktona barra-barra
2009/09/15 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia
Grezia osoa baino handiagoa den azalera hartu zuen udan Barents itsasoan bat-batean hazitako plankton-populazioak; denera, 136.000 kilometro karratu inguru. Hala jaso zuen Envisat sateliteak abuztuaren erdialdean egindako argazkian.
Fitoplanktona itsas uretan ur-azaletik hurbil bizi ohi diren landareak dira; askotan mikroskopikoak izaten dira, eta, hortaz, ezin dira sateliteetatik ikusi. Tarteka, ordea, inguruneko kondizioak bereziki aproposak dira denbora-tarte jakin batean fitoplanktona hazteko, eta bloom edo loratzeak gertatzen dira; alegia, bat-batean, asko eta asko ugaltzen dira, eta irudikoa bezalako azalerak hartzen dituzte.
Irudia: ESA
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia