}

Perito Moreno

2010/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Perito Moreno
2010/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: -)

Lurrean glaziar ezagunik bada, hori Perito Moreno da. Izen bereko esploratzaile argentinarraren izena hartzen duen ibai zuria atzera egiten ari ez den bakarretakoa da. Patagoniako izotz kontinentaletik askatzen da izotza Atlantikorantz, etaaurrealdea Lago Argentino aintzirara iristen da.

Egunean, batez beste, 2 metroko ibilbidea egiten du: neguan, gutxixeago; udaran, gehixeago. Etenik gabe, Lago Argentinon zehar egiten du aurrera, eta banatu egiten ditu aintziraren zati nagusia eta haren hegoaldeko adarra. 50 eta 70 metroko altuera hartzen duen horma zuriak irteera-jariorik gabe uzten du hegoaldeko adarra. Adarrak ura hartzen eta pilatzen segitzen du. Aintziraren bi aldeetan ur-mailen arteko aldea 17 metrora irits daiteke.

(Argazkia: © iStockphoto.com/Btrenkel)

Presioak haustura ikusgarriak eragiten ditu. Izotza pitzatu, eta ubideak azaltzen dira lehenik; gero, tunel bat. Eta tunelaren sabaia erori egiten da azkenik. Horrek egin du Perito mundu guztian ezagun. Milaka pertsona aho zabalik uzten duen naturaren azken erakustaldia 2008ko negu australean gertatu zen. Ezin iragarri noiz izango den hurrengo haustura, Perito Morenoren hausturak ez baitu ziklo erregularrik.

2
269
2010
11
017
Geografia; Geologia
Mundu ikusgarria
20