}

Nanokonoak, protagonista

2010/11/02 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hor goiko irudi ikusgarriak lortu du Chemical and Engineering Newsek antolatutako argazki-lehiaketako lehenengo saria. Ikusleak itsas anemonaren antza har diezaioke lehen begiratuan, baina irudiko egiazko protagonista siliziozko nanokono-multzo bat da —mikrometro gutxi batzuk da haren altuera, eta, zabalera, berriz, gizakion ile baten 1/50.000—.

Jennifer Atchison Drexet Unibertsitateko (Filadelfia) Materialen Zientzietako ikasle graduatuak sortu ditu nanokonoak. Horretarako, erdieroaleen industrian ezaguna den teknika bat baliatu du; lurrun-deposizio kimikoa, hain zuzen ere. Teknika horri esker, silanoa deskonposatzea lortu du, oso tenperatura altuetan. Mikroskopio elektroniko bat erabilita sortu du saritu berri duten irudi koloretsua. Beste 250 bat lan ere izan dira lehian.

Irudia: Jennifer Atchison.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia