}

Marx-en aurretikako Sozialismoa: Utopikoak

1996/02/01 Bandres Unanue, Luis Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sozialismo hitza ia batera agertzen da Ingalaterran eta Frantzian, 1830eko hamarkadan, alegia. Hasierako aipamenetan bere esangura oso iluna da eta denbora igaro ahala, argitzen joango da. XIX. mendearen erdialdean, humanitarismoarekin zerikusirik ez duten gizarte-erreformako doktrina berri asko agertzen dira Europako herri industrializatuetan. Teoria horiek guztiak iraultza industrialak erakarritako gizarte-ondorioak zuzentzeko asmoz sortu ziren.

Dakigunez, industrian oinarritutako iraultza hori XVIII. mendean hasi zen Ingalaterran eta Frantziak urte gehiago behar izan zituen eraldaketa hori ezagutzeko. Horregatik Saint Simon, Fourier edo Proudhon bere lanaren mamia garatzen ari ziren bitartean, Frantzian ez ziren industrializazio bortitzaren emaitzak ezagutzen. Aldiz, sozialismo ingelesean –Owen-enean batez ere– errealitate industrialaren ezagutza askoz handiagoa izango da.

Aipatu ditugun pentsalarien lanak aztertzerakoan, Marx-ek asmatu zuen sozialismo utopiko izena erabiliko dugu.

Marx-en iritziz, pentsalari horiek ez zuten garapen industrialaren prozesua garbi ulertu eta horren arrazoia beren lanak burgesiaren eta proletalgoaren arteko klase-borroka fenomeno arrunta bihurtu aurretik idatzi izana ei zen.

Charles Fourier (1772-1835)

Bere lana teoria arraroz eta amets harrigarriz beterik dago eta hats ere, bere eragina oso handia izan da. Hiru ardatz nagusitan oinarritzen da bere teoria:

  • Unibertsoaren adierazpen orokorrean eta XIX. mendean pil-pilean zegoen batasunaren aldeko grinean.
  • Sistema kapitalistari egindako kritika sakonean.
  • Iraultza industriala eta komertziala zirela eta, proletalgoan nahiz burgesia txikian edo artisauen artean erabat zehaztu gabe zeuden asmoak aurrera ateratzeko, borondatezko elkartasunerako plan batean.

Theorie des quatre mouvements et des destine'es generates izeneko liburua da Fourier en Ian nagusia. Bertan berak amestutako gizartearen oinarriak azaltzen dizkigu eta besteak beste; zera esango digu: "sistema industrialean dena da biziotsu, mundua kankarran jartzea baino ez da". Fourier-ek ez du uste industriak inongo aurrerapenik ekar dezakeenik, "langileak txirotzen diren heinean aurreratzen dira manufakturak" zioen.

Marx zibilizazio kapitalistaren benetako "kitatzaile" teorikoa da eta nolabait Ilustrazioaren izpirituaren ondorengoa.

Fourier-ek gizarte-egituraketa berri eta borondatezko bat proposatuko du, falansterioa izenekoa. Teoria horren arabera,lana ez da beharrezkotzat joko, gogoz, borondatez eta bakoitzaren joeraren arabera egingo den zerbait izango litzateka. Falansterio bakoitzak 1.600 bat lagun hartuko luke, bizimodu komunitarioa egingo lukete eta oinarri ekonomikoa nekazaritza litzateke. Bere ustez bizitzeko era horrek ordu arte pentsaezinak ziren birtute berriak sorraraziko lituzke. Dena den, falansterio-sistema ez da sistema komunista bat: Fourier-ek heredentzia, aberastasuna eta txirotasuna normaltzat jotzen zituen.

Fourier-ek ez du Estatua kontutan hartzen bere falansterioak egituratzeko orduan eta gerora esan zuenez, Estatua falansterioen arteko "borondatezko hitzarmenaren" bidez garatuko litzateke. Horrez gain, gizartearen berregituraketa behetik gora egitearen aldekoa da eta ez goitik behera, Saint-Simonek azken hau postulatu zuen. Estatua beraz, elkarte libre batzuen arteko federazioa litzateke.

Fourier-en lanari esker ezagutu genituen ideia batzuk gaur egun erabilera handia daukate; bere garaian ideia berritzaileak izan ziren. Komunitate-eredu egoki baten bidez gizartearen erreforma lortuko litzatekeela uste zuen eta horretarako, inongo bat-bateko aldaketa politikorik edo iraultzarik ez litzateke beharrezkoa izango.

Robert Owen

1771-1858

Galesko Newtown-en jaio zen eta formazio handirik ez zuenez, hamar urte zituela hasi zen lanean. Bere kabuz ikasi eta hemeretzi urtekin Manchester-ko 500 langileko kotoi lantegi bateko administrari gisa hasi zen lanean. Bertan hobekuntza batzuk lortu eta bazkide egin zuten. Owenen garaian gaur egun eskandalugarritzat jo daitezkeen praktika asko erabat normalak ziren, hala nola, bost-sei urteko haurrek Ian egitea esaterako, eta baita miseria larrian eta alkoholismoan bizitzea ere.

Horretaz guztiaz kezkaturik, Owenek egitasmo berri bat jarri zuen martxan: etxebizitza egokiak eraiki zituen, denda merkeak zabaldu, lantegian portaeran oinarritzen zen promozio-sistema bat abiarazi eta hezkuntzaz arduratu zen nagusiki. Horrela, bere lantegia zegoen herrixka, New Lanark izenekoa, komunitate berezi eta atipiko bihurtu zen, bertan zegoen hierarkia bakarra adinarena baitzen eta erantzukizun-postuak pertsona helduen esku uzten ziren. Bestalde, martxan jarri zuen hezkuntza-eredua XX. mendean hezkuntza aktiboa izenaz ezagutzen dena zen.

1813an bere Gizartearen ikuspegi berria. Giza-izaeraren eraketari buruzko entseiuak izeneko lana argitaratu zuen. Gizartearen eraldaketa gizakien eskuetan dagoela eta erantzukizuna herrien gobernua daukatenengan dagoela esaten digu. Inguruneak gizakia baldintzatzen du eta haurtzaroko heziketa egokia izan dadin, ingurune egoki bat behar dela aldarrikatzen du.

Bere teorietan oinarrituz, industriaren erreformarako kanpaina bat jarri zuen martxan; hamar urte arteko haurrek Ian egitea galarazi zuen, hamazortzi urte artekoek eguneko hamar ordu eta erdi baino gutxiago egin zezaten eta gaueko lana baztertzeko ahalegin franko egin zuen. Lege-proposamen bat idazteraino iritsi zen, baina bere egitasmoak ez zuen aurrera egin. Idealista subertsibotzat hartzen hasi ziren, erlijioa, ezkontza, familia eta jabetza kentzearen aldekoa zelakoan, sostengua kendu egin zioten. Nolanahi ere, bere asmoak ez ziren ezaugarri soil horietara mugatzen: bere ustez, gizaldi osoan izpiritu berria eta borondate berria sortu behar ziren eta horrela, gizakiak arrazionalak eta kontsekuenteak izango lirateke; honeterako giza naturaren zientzia erabiltzea beharrezkoa zela zioen.

Pierre J. Proudhon (1809- 1865)

Besanon-en jaio zen artisan-familia batean. Hamazazpi urte zituela, familiak hondoa jo eta lanean hasi behar izan zuen moldiztegi batean. Horrek mila gauza irakurtzeko aukera eman zion eta bere kabuz latina, grekoa eta hebraiera ikasi zituen. Bere hasierako lanek – Gramatika Orokorraren Entseiua izenaz ezagutzen denak batez ere– arrakasta handia lortu zuten, baina Jabegoa zer da? izenekoa argitaratu zuenean, lehen laguntza eman ziotenak kontra azaldu ziren, Ian horretan jabegoa lapurreta hutsa zela esaten zuelako. Hala ere, bere izena oso ezaguna egin zen, bai Frantzian bai kanpoan ere. Ezarritako ordenaren aurka segitu zuen eta hiru urteko espetxe-zigorra bete behar izan zuen.

Proudhon Fourier, Saint-Simon eta gainerako utopikoen aurka altxatu eta gizartea berregituratzearen aurka azaldu zen, bere ustez agintea eskuz aldatzea alferrikakoa zelako. Bere teoria horiek Kontraesan ekonomikoen sistema edo miseriaren fiosofia izeneko Ian mardulean aurki daitezke. Marxek Ian honi urte bete beranduago Filosofaren miseria izeneko lanarekin erantzun zion. Gertaera horrek Marx eta Proudhon-en arteko haustura ekarriko du eta hori anarkisten eta komunisten arteko desberdintasunaren sorreratzat har daiteke.

Gaur egun Marx soziologiaren "aita fundatzaile" bezala Saint-Simon edo Comte bezalaxe, hartzen da.

Proudhon-en lanaren garrantzia ez dago berak esandako perpaus gordinetan: "jabegoa lapurreta bat da", "klase aberatsena eta pobreena" edo "proletalgoaren bihotza aberatsenena bezalakoa da, zentzualtasun sutsuaren isurbidea eta zikinkeriaren eta hipokresiaren hartzuloa", beste zenbaiten artean, nahiz eta horiek edo antzeko batzuk iraultzaile guztiek erabili. Bere ekarpenaren garrantzia gizartearen eta gizakiaren izaerari buruz zeukan pertzepzioan datza. Bere iritziz, gizaki egiten gaituena lana da eta Ian egin ez duena ezin da gizakitzat hartu eta ondorioz, ez du moralki osasuntsua den bizimodua egiten. Beraz, eguneroko lana behar soziala izateaz gain, birtute moral bat da; ondorioz, batera jartzen dizkigu bizitza sozial eta ekonomikoaren oinarrizko elementua eta eredu etikoa.

Gizarteari buruz zuen teoria bere bi esaldi hauetan labur dezakegu:

"Gizakiaren gobernua beste gizakien bidez, edozein izen emanda, zapalkuntza baino ez da" eta "anarkismoari buruz dugun ideia bikoitza da: jabegoari ezetz esan ondoren, ezetz gobernuari".

Karl Marx

1818-1883

Filosofo eta ekonomilari ezagun hau Alemanian jaio zen. Bertan ikasi eta asko idatzi ondoren, Parisera eta Brusselara emigratu behar izan zuen. Engels-ekin harremanetan jarri eta elkarrekin Manifesto komunista idatzi zuten 1848an. Hurrengo urtean Brusselatik kanporatu zuten eta Londresen finkatu zen; bertan idatzi zuen Kapitala eta "Langileen Nazioarteko Elkartasuna" edo "Lehengo Nazioartekoa" fundatu zuen.

Marx zibilizazio kapitalistaren benetako "kitatzaile" teorikoa da eta nolabait Ilustrazioaren izpirituaren ondorengoa. Heredentzia hori gainbeheran zegoen: burgesiaren arrakasta zela eta, humanismo eszeptiko bihurtu ez zenean, nihilismo bihurtu zen. Marxismoak soziologian berebiziko garrantzia dauka eta gaur egun ez du hori inork ukatzen. Dena den, Marxen teorien ondorio politikoak eta ekonomikoak direla eta, soziologoek askotan enpirismoarekin liluratuta, ez dute marxismoak soziologiaren esparruan izan duen eragina kontutan hartu.

Alabaina, gaur egun Marx soziologiaren "aita fundatzaile" bezala, Saint-Simon edo Comte bezalaxe, hartzen da. Lefebvre-k dioen bezala "Marx ez da soziologoa, baina marxismoan soziologia asko dago". Marxismoa berez ezin da zientzia berezi batean kokatu, ez da ekonomia soilik, ez filosofia, ez soziologia ere, ikusmolde orokorra baizik; nolanahi ere, bere baitan soziologia ere aurkitzen dugu.

Marxen lanak irakurtzerakoan, hizkuntzaren zailtasuna aurkituko dugu lehenengoz, bere estiloan alemaniera, frantzesera eta ingelesaren eragina aurkitzen dugulako. Bestetik, zailtasun hori jakitun bilatutako zerbait dela dirudi. Marxen lanetan balio-irizpideekin batera, analisi zientifikoa egon badago, baita utopia maila handi bat ere.

Maximilien Rubel-ek bere Karl Marx izeneko lanean idatzi zuen bezala: "Adierazpen soziologikoa eta hausnarketa etikoa batera doaz eta gizarte-iraultza modernoaren zergatia, baldintza eta helburuen teoria operatibo bat sortarazten dute. Hala ere, iraultza horren kausak eta baldintzak ez dira beti bereizten argi eta Marxek berak nahita nahasten ditu hasieratik. Paper bikoitza jokatzen du: soziologoa eta iraultzailea, ikuslea eta aktorea, hain zuzen".

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia