}

Londres-en dorre bat arazo-iturri

1992/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Londresko Canary Wharf dorrea telebista-seinaleentzako oztopoa da Londresko ekialdean bizi diren 100.000 londrestarrentzat.

Londresko Canary Wharf dorrea telebista-seinaleentzako oztopoa da Londresko ekialdean bizi diren 100.000 londrestarrentzat. Dorrea 1990. urtean bukatu zen eta orduz geroztik telebista-seinaleak haren hormetan isladatzen dira. Orain dela gutxi, BBCko injineruek burututako txosten batean “arazo honen aurrean ez dago irtenbiderik” esan dute.

BBCk aholkatzen duen gauza bakarra, etorkizunean eraikuntzak egin behar direnean eraikitze-lizentziak emateko garaian Canary Wharf-ekin gertatu dena kontutan hartzea da. Bide honetan, BBCk Industri Ministraritzako Irrati-Komunikazioetako Agentziari etorkizunean egin behar diren eraikuntza altuak nolabait kontrola ditzala eskatu dio.

Canary Wharf dorreak 242 m-ko altuera du eta alde bakoitzaren luzera 50 m-koa da. Horma lauak ditu, altzairu herdoilgaitzezko plakak eta leiho metalizatuak. Honela Londresko hegoaldetik emititutako telebista-seinaleak primeran isladatzen dira dorrearen hego eta mendebaldeko hormetan. Beraz, inguruko antenetan jasotzen den seinalea bikoitza da, batetik emisoretik emititzen dena eta bestetik, dorreko hormek isladatzen dutena.

O

hizko eraikuntza-materialek, adreiluek adibidez, telebista-seinaleen energiaren % 5 besterik ez dute isladatzen. Aldiz, Canary Wharf-ek % 80 isladatzen du eta ondorioz telebistetan bi irudi, bata bestearen gainean eta intentsitate berekoak, ikusten dira.

Nahiz eta errua BBCrena izan ez, BBCko injineruak arazoa ikertzen ari dira. Egindako azterketen arabera aipatu dorrea dela arazoaren errudun argi eta garbi geratu da.

Soluzioak proposatzeko garaian dorre osoa ferritaz estaltzea proposatu da, honela isladatutako seinaleak zerurantz joango bait lirateke, baina lan horren kostua izugarria denez, orain arte ez da deus ere egin. Beraz, kasu honetan ez dakigu zer nolako irtenbidea aurkituko den, baina gutxienez etorkizunerako zerbait ikastea komeni da, irakurle.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia