Liztorren ahoz ahoko komunikazioa
2002/11/04 Elhuyar Zientzia
Liztor-espezie batzuk koloniatan bizi dira eta, erleen eta txindurrien kolonietan bezala, erregina bat eta langileak daude. Langileek hainbat funtzio betetzen dituzte, eta horietan garrantzitsuenak paperezko habia eraikitzeko behar den zuntza eta ura batu eta habia egitea da.
Baina koloniak ondo funtziona dezan, koloniako kideen artean nolabaiteko komunikazioa behar da, lanak egoki banatzeko. Orain arte, adituek ez zekiten liztorrak nola komunikatzen diren, liztorrek ez baitute, erleek bezala, komunikatzeko dantzarik egiten eta ez dituzte feromonak erabiltzen, txindurriek bezala.
Liztorren arteko komunikazioaren gakoa trofalaxia deritzon prozesuan dagoela aurkitu dute orain zientzialariek. Trofalaxia koloniako kideen arteko elikagai edo materialen elkartrukea da, eta koloniak eratzen dituzten intsektu guztietan agertzen da jokaera berezi hori. Dirudienez, elkartruke horri esker, liztorrek koloniaren beharrizanak zein diren jakin dezakete, eta, horren arabera, jokabidea aldatu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia