}

Landareen hilabetekaria. Maiatza

1989/04/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nahiz eta landareen mundu zabalean loreak urte guztian aurkitu ahal izan, loreen hilabete bezala maiatza ezagutu ohi da. Hala ere ba al dakigu loreak landarean zein zeregin duen?

BITXIKERIA

Erleak garraiatzaile

Erein:
hazia. Landatu: Landarea, Aldaska, Erreboila, Begia, Zainak, etab.


Polinizazioa eta erleak

Nahiz eta landareen mundu zabalean loreak urte guztian aurkitu ahal izan, loreen hilabete bezala maiatza ezagutu ohi da. Hala ere ba al dakigu loreak landarean zein zeregin duen?

Lorea landarearen ugalorganoa da; hau da, espeziearen jarraipena eta ugalketa segurtatuko duen hazia (fruitua), loretik ekoiztuko da.

Loraldia, lehen lorea ireki eta petaloak erortzen hasten diren arterainoko tartea da. Loraldiko gertakizunik garrantzitsuena polinizazioa da. Polinizazioa, anteretan ekoiztu diren polen-aleak (M) loreko estigmaraino (V) heltzea da eta ernalketa gerta dadin ezinbesteko urratsa.

Polinizazio-prozesua ahalik eta baldintzarik egokienetan gauzatzea ezinbestekoa gertatzen da gaur egun, etekina hazi edota fruituetan ematen duten landareetan.

Polinizazioa burutu dadin, gehienetan, agente polinizatzaile bat beharrezkoa da. Agente hau, haizea, intsektu bat, gizakia bera etab. izan daitezke. Baratzantza eta fruitazantzan agente polinizatzailerik garrantzitsu eta beharrezkoena erle arrunta da; soroetan gertatzen diren polinizazioen %73-88tan bera bait da eragile. Hona hemen baratza, sagasti eta abarretan erlauntzak kokatzea garrantzitsua zergatik den. Hori dela eta, fruitazain askok loraldian bere arboladian kokatzeko erlauntzak alokatzen dizkie erlazainei.

Erle arruntak abantaila ugari du polinizatzaile bezala: lehentxeago aipatu bezala portzentaia handi batean bera da agente nagusi, erlauntzak erraz garraia daitezke behar diren tokietara, erleak irtenaldi bakoitzean lore-espezie bakarra pasatzen du eta egun batean zehar lore-kantitate handia "bisitatzen" du. Hau garrantzitsua da oso; loraldiak egun gutxikoak izaten bait dira (sagarrondoan 10-12 egunekoa, madariondoan 8koa, gereziondoan 8-12koa etab.).

Erleek polinizatzaile-lan hau bere elikagai nagusi diren polena eta nektarra lorez lore bilduz gauzatzen dute; loretik lorerako ibilaldietan, batzuen polen-aleak atzeko hanketan garraituz gero bisitatuko dituen loreen estigmatan gelditu bait daitezke, eta espezie bereko loreak izanik polinizazio gurutzatua gertatzen da, lore bat beste lore batean ekoizturiko polen-ale batek ernaltzea bideratuz. Ernalkuntza horrek, lore horretan fruitua hazteko aukera segurtatzen du.

Polinizazioa gauzatzeko oso epe laburrak daudela kontutan harturik (loraldi motzak), garai hauetan nagusi diren baldintzek garrantzi handia dute. Polinizazioari laguntzeko egokiak dira: eguraldi ona (tenperatura epela eta giro eguzkitsua) eta landareen egoera (ondo elikatuak etab.); loraldia, polen-ekoizpena etab. hobeak izango bait dira. Polinizazioa faktore hauek murrizten dute: haizeak (estigma lehortu eta erleen hegaldia oztopatzen du), euriak (polena garraiatu, anterak leherterazi, hegaldiak oztopatu etab. egiten du) eta tenperatura altu eta baxuek (20º-25º egokiena). Polinizazioaren murrizketan aparteko garrantzia eman behar zaie landareen tratamenduei. Loraldia puri-purian dagoen garaian inoiz ez tratatu, nahiz eta produktuaren etiketan erleentzat jasangarriak direla aipatu.

Hona hemen erleak erabilita polinizaturiko zenbait landaketatan lorturiko ekoizpen-hobekuntzak.

Hona hemen fruitu-soroetan polinizatzeko erabili ohi diren erlauntz kantitateak:

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia