Elhuyar zientziaren komunikazioa

Hilaren 30ean aurkeztuko dute Opentrad, Bartzelonan

2006/05/26 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gaztelaniatik euskarara itzultzen duen lehen sistema automatikoa da Opentrad . Testuak eta dokumentuak itzultzeaz gain, gaztelaniazko web orrietan euskaraz nabigatzeko aukera ematen du.

Euskarara ez ezik, katalan/valentzierara eta galegora ere itzultzen du Opentrad itzultzaile automatikoak. Hizkuntza horiek, gaztelania bera bezala, erromanikoak dira, eta itzulpena egitea ez da euskarara itzultzea bezain zaila. Horregatik, hizkuntza erromanikoen artean, badago gaztelaniara itzultzeko aukera katalana/valentzieraz zein galegoz idatzitako testuak, dokumentuak eta web orriak.

Hiru enpresak eta lau unibertsitatek hartu dute parte proiektu honetan, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L -ren gidaritzapean. Elekaz gain, Elhuyar Fundazioa eta Galiziako imaxin|software enpresa jardun dira. Unibertsitateei dagokienez, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatea, Alacanteko Unibertsitatea (Valentzia), Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa eta Vigoko Unibertsitatea aritu dira Opentrad proiektuan.

Maiatzaren 30ean, asteartea, goizeko 11:30ean, emango da emaitzaren berri, Bartzelonan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Aula Master aretoan.

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren 219. zenbakian (2006ko apirila) argitaratu genuen Opentrad proiektuari buruzko artikulu zabal bat .

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia