Elhuyar zientziaren komunikazioa

Eguzki-sistemako erupziorik handiena

2001/10/08 Elhuyar Zientzia

Jupiterko Io satelitean, sumendi baten erupzioak isuritako ke-zutabe erraldoia ikusi dute astronomoek.

Erupzio erraldoia

Jupiterren orbitan dabilen Galileo zundatik sumendi baten erupzioaren argazkia jaso dute NASAko zientzialariek. Sumendi hori, gainera, ez zen lehendik ezaguna. Erupzioak 500 kilometro altu den gas-zutabea sortu du, orain arte eguzki-sisteman behatu den handiena. Zundak gas-zutabe handi horretatik partikula batzuk 'harrapatu' ditu. Horrelako zunda batek laginak hartzeko eta analizatzeko lehen aukera izan da.

Jupiterren lau satelite handienetatik, planetatik gertuen dagoena Io da. Satelite horrek jarduera sismologiko handia du; hain zuzen ere eguzki-sistema osoko aktiboena Io dela uste da. Galileo zundak, Ioren ipar-poloaren gainetik pasatu eta hango irudi asko bidali ditu Lurrera. Besteak beste, erupzio erraldoi horren argazkia bidali du.

Bi aste barru zunda hego-poloaren gainetik pasatuko da, eta, agian, beste datu harrigarri batzuk ere jasoko dituzte zientzialariek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia