Bizi artifiziala sortu dute, ordenagailu kuantiko batean

2018/11/14 Elhuyar Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arg. EHU

Bizi artifizialeko eredu bat sortu eta egikaritu dute, lehen aldiz, ordenagailu kuantiko batean. EHUko Kimika Fisikoa Saileko Quantum Technologies for Information Science (QUTIS) ikerketa-taldeak egin du lana, eta Scientific Reports aldizkarian argitaratu ditzute xehetasunak.

Bizi artifizialeko protokolo bat da, Darwinen eboluzio-legeei jarraitzen die, eta kodifikatzen dituen portaera kuantikoak sistema bizienak dira berez: autorreplikatzea, mutazioa, banakoen arteko elkarrekintza, jaiotza eta heriotza.

IBMren  ibmqx4  hodeiko ordenagailu kuantikoan exekutatute du protokoloa.Diseinatutako organismo-ereduei bizi kuantikoko unitate izena eman diete; unitate horietako bakoitzak bi qubit ditu, zeintzuek genotipoaren eta fenotipoaren lanak egiten baitituzte, hurrenez hurren. Hala, unitate biziduna nolakoa den deskribatzen duen informazioa biltzen du genotipoak, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Fenotipoa, edo bizidunen ageriko ezaugarri-multzoa, berriz, informazio genetikoaren eta banakoek inguruarekin duten elkarrekintzaren araberakoa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia